Argitaratu dira HABEren 2025-1eko idatzizko proben emaitzak

Argitalpen-data: 

Jakinarazi nahi dizugu argitaratu direla HABEren 2025eko lehen azterketaldiko idatzizko proben emaitzak. Sar zaitez HABEren webguneko «HASI SAIOA» atalean, eta, zure kredentzialekin sartu ondoren, «Azterketaren emaitza jakin» atalean ikusi ahal izango dituzu zure emaitzak.

Gogorarazi nahi dizugu ahozko probak egiteko txandak ere banatu direla (ikus egokitu zaizun txanda «Azterketaren datak eta lekuak» atalean). Txanda-aldaketa eskatu nahi baduzu, gaurko eguna (ekainaren 11) bakarrik duzu horretarako, eta webgunetik bertatik egin behar duzu. Ahozko proba idatzizko proba egin den lurralde berean egin behar da, eta, beraz, ez dago beste lurralde bateko txanda bat eskatzeko aukerarik. Kontuan izan, halaber, beste deialdi bateko txandetan ere ezin dela parte hartu. Laburbilduz, zuri dagokizun maila, lurralde eta deialdi bereko txanden arten soilik eskatu ahal izango duzu txanda-aldaketa. Txanden aukera osoa ikusteko, klikatu hemen.

Hala eta guztiz ere, jakinarazten dizuegu ezin dugula bermatu txanda-aldaketa guztiak onartuko direnik; antolaketak aukera ematen duenean soilik eman ahal izango dira txanda-aldaketak. Idatzizko proba Bartzelonan edo Madrilen egin duten azterketariek eta HOBE deialdiko azterketariek ez dute izango txanda-aldaketa eskatzeko aukerarik.

HABEko azterketen antolaketa taldea