ARDOKA, Euskadiko ardo-karta onenak saritzeko lehiaketa berria, euskal jatetxeen ardogintzaren bikaintasuna bultzatzeko sortu da

Argitalpen-data: 


      Ardoka-4.jpg

Gasteiz, 2025 VII 21

Gaur, Eusko Jaurlaritzak eta HAZI Fundazioak ARDOKA lehiaketaren lehen edizioa aurkeztu dute Gasteizko Merkatu Plazako terrazan. Lehiaketa berritzaile honek Euskadiko jatetxeak sarituko ditu, haien ardo-karten kalitateagatik eta bikaintasun enogastronomikoarekin duten konpromisoagatik nabarmentzen direnak.  ARDOKA jarraipena izango duen ekimen gisa sortu da, eta lan onaren ikusgarritasuna areagotzeko, kontsumo arduratsua eta tokikoa sustatzeko, eta ardoaren eta jatetxeen munduak modu profesional, hurbil eta euskal nortasunarekin konektatzeko tresna estrategiko bihurtu da.

Aurkezpen-ekitaldian izan dira Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, eta Josu Garaialde, HAZIko Sustapen Sektorialeko zuzendaria, eta haiek azaldu dituzte proiektuaren izaera, helburu estrategikoak eta lehen edizio honen egutegia. Prentsaurrekoan izan dira, halaber, epaimahaiko kide batzuk: Teresa Guilarte, sommelierra eta WSET diplomaduna; Yolanda Ortiz de Arri, ardoaren munduan espezializatutako kazetaria; eta Ainhoa Gorostidi, Basque Wine-ko koordinatzailea.

Barredo sailburuak adierazi duenez, ARDOKA ez da lehiaketa hutsa: asmo adierazpen bat da”, eta azpimarratu du “Euskadiko esperientzia eno gastronomikoa duintzen eta aberasten dutenak aitortzen dituen ekimena dela”. Halaber, sailburuak azpimarratu du lehiaketa sektore ardogileari laguntzeko estrategia integral baten parte dela: “Ekimen hau Departamentuaren lehentasunezko jardun-ildo batean kokatzen da, Euskadin ekoitzitako ardoen eta edari landuen kultura sustatzeko eta haien papera indartzeko lurraldearen garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean”.

Aitortu, bultzatu eta konektatu

Departamentuak bultzatu eta HAZIk kudeatzen duen lehiaketaren helburuak honako hauek dira: Ardoaren eta tokiko edarien kultura sustatzea, gure Jatorri Deiturei arreta berezia eskainiz, Ardo-eskaintza zaintzen duten eta ardoa euren esperientzia gastronomikoaren funtsezko parte gisa integratzen duten jatetxeen lana balioan jartzea   Bikaintasuna aitortzea, beste establezimendu batzuei inspirazio-iturri izateko   Upeltegiak eta ostalaritza konektatzea, sektorearen balio-katea sendotuz

Parte-hartzaileen izen-ematea: ekainaren 16tik irailaren 3ra.  Lehen delibrazioa eta finalisten hautaketa: irailaren 8tik 21er Finalisten jatetxeetara bisitak: irailaren 22tik urriaren 5era   Azken gala eta sari banaketa: 2025eko azaroaren 26a

Erreferentziazko epaimahaia

ARDOKA´ren epaimahaia ardoaren, ostalaritzaren eta komunikazioaren arloko prestigiodun profesionalek osatzen dute: Almudena Alberca MW Gaur egun aholkulari eta komunikatzaile gisa dihardu, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ardoaren munduan. Madrilen jaioa eta Salamancan hazia, Nekazaritza Ingeniaritzan lizentziatua da Salamancako Unibertsitatean, bertan ikasi zuen ere Unibertsitate Espezialitatea Mahastizaintzan eta Nekazaritza Ingeniaritza Teknikaria titulua lortu zuen. Londresko Wines and Spirits Trust-ek ematen duen WSET ziurtagiriko 3. maila du.

2018an lortu zuen Master of Wine titulua, ardoaren munduan existitzen den titulurik ospetsuena eta eskuratzeko zailenetakoa. Londresko Institute of Masters of Wine-ek ematen du 1953az geroztik. Titulu hori eskuratu zuen lehen emakume espainiarra izanik, komunikabideetan oihartzun handia izan zuen.

Teresa Guilarte, Ardoaren industrian prestakuntza eta esperientzia sendoa duen profesionala da. Sommelierra da, WSET diplomaduna eta iaz MW programaren 1. maila egin zuen. ARTEAN DRINKS-eko bazkide zuzendaria da, ardo, garagardo eta destilatuen inguruko aholkularitza, prestakuntza eta zerbitzuetan espezializatutako enpresa erreferentea Euskal Herrian. Guilartek WSET titulazioa ekarri du Euskal Herrira eta gaur egun aholkularitza-proiektuak garatzen ditu sektoreko enpresa liderrekin. Besteak beste, Bizkaiko Txakolina Eskolaren prestakuntza-programa diseinatu du eta hainbat aurkezpen, tailer eta dastatzeetan parte hartu du Arabako Merkataritza Ganberarekin, HAZIrekin, Nafarroako Jatorri Deiturekin eta Bizkaiko Txakoliarenarekin.

Yolanda Ortiz de Arri   Ardoaren munduan aditua den kazetaria da. Spanish Wine Lover webgunearen ingelesezko edizioaren arduraduna da, eta ardo eta gastronomian espezializatutako itzultzailea. Upeltegientzako ingeles-irakaslea ere bada. Gainera, Jerezko ardoaren formakuntza homologatua ematen du eta ardoari buruzko beste hedabide espezializatu batzuetan kolaboratzen du. Kazetari gisa, Financial Times-en (Londresen) eta Euronews albiste-katean aritu zen, ardoa eta gastronomia bere lanbide bihurtu aurretik.

Ainhoa Gorostidi Basque Wine Officeren koordinatzailea da, Euskadiko edarien sektoreari laguntza integrala eskaintzen dion erakundea. Helburua da Arabako Errioxako upeltegiek, hiru Txakolin Jatorri Deiturek, sagardo eta garagardo ekoizleek martxan jarritako estrategiak indartzea, bai merkatu lokal eta estatuan, bai nazioartekoan.

Patxi Fernández de Retana (El Clarete jatetxeko ostalari ohia) Gasteizko ostalari historiko eta ezaguna da. 26 urtez Clarete jatetxea kudeatu zuen, eta ardoaren munduarekiko duen ezagutza eta sentsibilitatearengatik nabarmendu da. Gaur egun, La Kave Ardo Wines izeneko ardo-denda espezializatua zuzentzen du, 400 erreferentzia baino gehiagorekin: zuriak, beltzak, apardunak, gotortutako ardoak, ardo gozo naturalak, eta abar. Jatorriari eta elaborazioari garrantzi berezia ematen dio.

Sari-banaketaren gala Gasteizko Ura Biltzeko Antzinako Biltegian ospatuko da, eta Euskadiko ardo-karta onenak aitortuko ditu: bai haien kalitateagatik, bai lurraldearekin duten koherentziagatik, bai eta goi-mailako esperientzia enogastronomikoari egiten dioten ekarpenagatik ere.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)