Amurrioko Udalak, Adinekoen Kontseiluarekin batera, beste urrats bat emango du Amurrio Lagunkoia programaren barruan. 2022tik ari dira programa horretan lanean, adineko pertsonekin udalerri lagunkoiago bat lortzeko. Zehazki, establezimenduen sare bat sortzeari dagokion helburuan (ostalaritza eta merkataritza, oro har), adinekoen beharrak kontuan hartuko dituena eta, ondorioz, haien zerbitzuen lagunkoitasunean hobetzeko konpromisoa hartuko duena.
Nola? Bada, oraingo honetan, beren sentsibilitateari dei eginez, beren zerbitzuetarako sarbidea (WC) ahalbidetzeko, erabilera hori egiteagatik gasturik ez izateko betebeharra saihestuz. "Begien bistakoa da adinak komunen erabiltzeko premia handiagoa dakarrela, behar honi Udalak errotulazio batekin erantzun dio, eraikin publikoetan zerbitzuen erabilera librea adierazten duena", azaldu du Txerra Molinuevo alkateak.
Kanpaina hau ezagutzera emateko eta ostalaritza-establezimendu lagunkoien sare horretan atxikimenduak lortzeko, datozen egunetan Adinekoen Kontseiluko ordezkaritza bat udalerriko taberna eta jatetxeetatik igaroko da ekimen hau pertsonalki aurkeztuz. Bat egiten dutenei sarrera librea adierazten duen logoa emango zaie.