Derio 2025 07 11
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua Tecnalia´ren hainbat proposamenen berri izan du gaur goizean Derion, nekazaritzako elikagaien sektorean irtenbide iraunkorrak, digitalak eta eraldatzaileak bultzatzeko.
Jesús Valero Tecnaliako zuzendari nagusiak, Nerea Briz Osasun Unitateko zuzendariak, Leyre Madariaga Europako Gaietarako eta Agenda Publikorako zuzendariak, José Luis Malo Nekazaritzako Elikagaien Segmentuko arduradunak eta Aymar Casas Osasun eta Elikadura arloko arduradunak Amaia Barredo´ri azaldu dizkiote Tecnalia bere zentroetan lantzen ari den hainbat ekimen. Bileran Eusko Jaurlaritzako Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuorde Raúl Pérez Iratxetak eta Eva Salgadok ere parte hartu dute.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)