- Diputatuen Kongresuak otsoa Babes Araubideko Basaespezieen Zerrendatik (LESPRE) kentzea onartu zuen atzo, Duero ibaiaren iparraldean.
- Araua BOEn argitaratzen denean sartuko da indarrean, lege-mailarekin.
- Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak otsoa LESPREtik deskatalogatu beharko du, eta Europar Batasuneko ohiko babesean kokatu.
- Amaia Barredo: "Batez ere euskal nekazari eta abeltzainen interes kolektiboa dago, beren ardi eta txahalen erasoak eta heriotzak jasan ohi baitituzte; otsoa beste forma batzuetatik babes daiteke"
VG 2025 03 21
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak adierazi duenez, "gure nekazariak eta abeltzainak daude batez ere; otsoak bizikidetzari hobeto egokitzen zaion beste kategoria batean babestuta jarraituko du, eta horrek esan nahi du, hasiera batean, kontrol neurriak aktibatu ahal izango dituztela, hala nola harrapaketak, abeltzaintzan kalteak eragiten ari diren otsoen populazioa arautzeko.
"Sortzen dituen kalteak saihesteko, beste prebentzio-neurri batzuekin saihestu ezin direla frogatzen duen txosten bat beharko da", gaineratu du sailburuak. Amaia Barredok ohartarazi du otsoa LESPRE espezie babestuen zerrenda berezitik kentzeak ez duela aukerarik ematen "uxaldi, harrapaketa edo itxaronaldi bat inolako justifikaziorik gabe planteatzeko", espezie horrek babestuta jarraitzen duelako eta jarraituko duelako, maila "txikiagoan" edo desberdinean bada ere.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)