Alokabidek 55 etxebizitza sozial entregatu ditu Bilboko Arangoiti auzoan

Argitalpen-data: 

Ekainaren 24an eta 25ean, etxe berri hauen kontratuak sinatu eta giltzak entregatu ziren.

Etxebizitza sozial Bilboko Arangoiti auzoan

Gizarte-laguntzako etxebizitzen sustapen berri bat da, eta honela banatzen dira:

  • hiru logelako 20 etxebizitza
  • bi logelako 29 etxebizitza
  • Logela bakarreko 3 etxebizitza
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako 3 etxebizitza

Etxebizitza guztiek dute garaje-plaza eta trasteleku.  

Energetikoki eraginkorra den eraikina da: besteak beste, energia-efizientzia: berokuntza eta ur bero sanitarioaren (UBS) instalazioa zentralizatua da, eta pellet-galdara baten bidez elikatzen da; horrek bermatzen du erabilitako energiaren % 100 jatorri berriztagarrikoa izatea. Instalazio hau eguzki-panel termikoak jarriz osatzen da, etxebizitza publikoaren eredu efizientea eta ingurumen-jasangarritasunarekin konprometitua finkatuz.

Bisita instituzionala etxebizitzetara:

Joan den astean, ekainaren 16an, astelehena, etxebizitzako sailburu Denis Itxasok, Bilboko etxebizitza arloko zinegotzi Yolanda Díezek, gure zuzendari nagusi Patricia Valek eta Alokabideko zuzendari tekniko Aitor Pradovasok bisitatu zuten sustapena. Bisita horretan, eraikinaren ezaugarri nabarmenenak egiaztatu ahal izan ziren.

Visita institucional viviendas Arangoiti

Jarduketa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak, Alokabide sozietate publikoaren eskutik, irtenbide bat ematen dio Euskadin alokairurako beharrari; izan ere, bizitegi-parke modernoa, eraginkorra eta gizarte-ongizatera bideratua sendotzen du.

Informazio gehiago: Irekia