Alerta Listeria monocytogenes Frantziatik iritsitako gaztetan

Argitalpen-data: 

Euskadiren kasuan, datuen arabera, 2 kiloko BrieRoyal Faucon gazta saldu da Bretxako MerkatukoMG22 postuan azken kontsumitzaileari saldu zaiona. Alerta horren eraginpeko produktua duten pertsoneigazta ez kontsumitzea gomendatzen zaie.

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) bidez, Europako Elikagaien Alertarako Sarearen (RASFF) alerta-jakinarazpen baten berri izan du, Frantziako gaztetanlisteria monocytogenes agertutakoari buruzkoa. Alerta horilisteriosi agerraldi batekin lotuta dago Frantzian, eta herrialde horretan kasua ikertzen ari dira.

 

Inplikatutako produktuen datuak honako hauek dira:

 

• 1. produktua: Camembert gazta

 

Produktuaren izena: Camembert du caractere vieux porche(Camembert con carácter Viejo Porche)

Lotea eta Iraungitze data: 25/08/27

Unitateko pisua: 250 g.

Tenperatura: Hoztua

Honekin batera doa eskuragarri dagoen irudia.

 

 

 

 

• 2. produktua: Brie gazta

 

Produktuaren izena etiketan: Brie Royal Faucon gazta

 

Lotea eta Iraungitze data: 25/09/01

Unitatearen pisua: 1Kg x 2

Tenperatura: Hoztua

Gazta guztiek osasun-marka daramate

 

 

 

Eskura dagoen informazioaren arabera, hasierako banaketaMadrilgo, Euskadiko eta Balear Uharteetako autonomia-erkidegoei egin zaie, baina ezin da baztertu besteautonomia-erkidego batzuetara ere banatu izana.

 

Euskadiren kasuan, informazioaren arabera, 2 kiloko BrieRoyal Faucon gazta banatu da Bretxako Merkatuko MG22 postuan, eta azken kontsumitzaileari saldu zaio. Etxeanalerta horren eraginpeko produktua duten pertsonei ezkontsumitzea gomendatzen zaie.

 

Erasandako loteko produkturen bat kontsumitu bada eta listeriosiarekin (gorakoak, beherakoa edo sukarra) bateragarria den sintomatologia badu, osasun-zentro batera joatea gomendatzen da.

 

Haurdun egonez gero, Eusko Jaurlaritzako OsasunSailaren Haurdunaldiaren Gidako elikadura-atalakontsultatzea gomendatzen da, haurdun daudenemakumeentzat garrantzitsuak diren elikadura-higienearidagokionez, bai eta arrisku biologiko jakin batzuekinlotuta egoteagatik haurdunaldian saihestu behar direnelikagaien zerrenda bat ere (horien artean Listeria monocytogenes nabarmentzen da).

 

Beste produktu batzuekin kutsadura gurutzatua saihestekohigiene-neurriak zorroztearen garrantzia gogorarazten da.

 

Listeriosiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.

 

Elikagaien bidez kutsatzen diren gaixotasunei buruzkoinformazio gehiago jaso dezakezu AESANen atarian.

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)