Dulantzik lagunkoitasunaren eta prebentziozko arretaren aldeko konpromisoa sendotu ditu

Argitalpen-data: 

Dulantziko Udala urrats sendoak ematen ari da adineko pertsonentzako ingurune irisgarriago, hurbilago eta gizatiarrago baten alde, 2019tik Euskadi Lagunkoia programan aktiboki parte hartuz.

Herritarren parte-hartze aktiboa sustatzen du udalerriaren hobekuntzan, bereziki adinekoen ikuspegitik. Azkenaldian gauzatutako ekintzen artean nabarmentzekoak dira:

  • Adineko pertsonen etxebizitzetan ke-detektagailuak instalatzea, gizarte-langileek egindako elkarrizketen ondorioz.

  • Ariketa fisikoa eta belaunaldien arteko harremanak bultzatzeko pentsatutako kirol-parke baten sorrera.

  • 2023an, Farmazia Lagunkoia esperientzia pilotua gehitu zitzaion ekimenari. Bertan, herriko botika, osasun-zentroa eta gizarte-zerbitzuen arteko lankidetza indartu dira, bakardadea, gainbehera kognitiboa edo gizarte-arriskua detektatzeko.
    Farmazia kontaktu-puntu garrantzitsua da. Hemendik kasuak antzematen ditugu eta laguntza-sarea aktibatzen dugu”, adierazi du Amaia Angulo, botikako arduradunak.

Bizilagunekin osatutako talde eragile baten bidez, Lagunkoia parte-hartze komunitarioko eta prebentziozko arretako eredu eraginkor gisa finkatu da”, nabarmendu du Izaskun Isasbiribil alkateordeak, eta berretsi du Udalak ekimen berriak bultzatzen jarraituko duela ildo horretan.

Oharra: Albiste honetan jasotako informazioa 2025eko maiatzaren 13an Cadena SER Vitoria-k argitaratutako erreportaje zabalago baten parte da. Hainbat gai jorratzen dira bertan, batez ere hirigintza eta etxebizitzari lotutakoak. Euskadi Lagunkoiatik, Alegria-Dulantzin programaren garapenari buruzko pasartea nabarmendu dugu, sarearentzat interes berezia duelako.

Albistera joan