Alberto Alonso Gogorako zuzendariak 1976ko martxoaren 3ko biktimen omenezko lore-eskaintzan parte hartu du, Gasteizen

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak euren eskubideen defentsan ari zirela 1976ko martxoaren 3an hil zituzten langileak gogoratu ditu San Frantzisko elizan, Gasteizen.  

Lore eskaintzan parte hartu dute Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, eta Maria Jesus San Jose Justiziako eta Giza Eskubideetako sailburuak, Memoria eta Giza Eskubideen arloko arduradunekin batera: Alfredo Retortillo, Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordea, Jagoba Álvarez, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria eta Alberto Alonso, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria.

 Gaurko ekitaldia Estatuko Aldizkari Ofizialak Gasteizko San Francisco de Asís eliza Memoria Demokratikoaren leku izendatzeko prozedura hasteko Memoria Demokratikoko Estatu Idazkaritzaren ebazpena argitaratzen duen egunean izan da,

Eusko Jaurlaritzak 2012an egin zien lehenengo omenaldia biktima horiei, motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan zituztenak aitortzeko lehen dekretua onartzeko bezperan.