AktiBATU Legazpiko orientazio zerbitzuaren aurkezpena

Argitalpen-data: 

AktiBATU Legazpiko orientazio zerbitzuaren aurkezpena

AktiBATU Legazpi egitasmoaren baitan jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua martxan jarri du udalak. Mikel Aramendia arituko da teknikari lanetan eta 8 orduko zerbitzua eskainiko du.

Eric Gálvez Legazpiko Alkateak adierazi du Legazpin bizi ohitura aktiboak eta osasungarriak sustatzeko urrats berri eta garrantzitsua dela. Doakoa den zerbitzu hau herritar guztientzat zabalik dagoela, bereziki aktibo izateko laguntza behar dutenentzat. Zerbitzura joko duten herritarrak, Mikel Aramendiak artatuko ditu eta ohiturak alda ditzaten eta ohitura aktiboago eta osasungarriagoak har ditzaten laguntza eta aholkularitza eskaini eta jarraipena ere egingo die.

Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuaren ordutegia ondokoa izango da:

  • Asteartetan, 14:00etatik 16:00etara, Gizarte Zerbitzuetan. 
  • Asteartetan, 16:00etatik 18:00etara, Bikuña kiroldegian. 
  • Ostegunetan, 09:00etatik 13:00etara, osasun zentroan.

Orientatzailearekin harremanetan jartzeko:

Animo Mikel erronka berriarekin!