2025eko hirugarren Euskal Soziometroan (87. zk.), 3.030 inkesta egin dira telefonoz —730 Araban, 1.315 Bizkaian eta 985 Gipuzkoan— 2025eko azaroaren 11tik 14ra. Kasu honetan, ohi bezala, herritarren iritzia jaso da gaur egungo egoeraren, jarreren eta balio politikoen inguruan. Horrez gain, honako gaiei buruz galdetu zaie: norberaren gogobetetzea, espektatibak etorkizunari begira, ugalkortasun-nahiak betetzea edo erlijio-sinesmenak.
EGOERAREN BALORAZIOA
Egoera politikoari helduta, herritarren % 66k uste du Euskadiko egoera ona edo oso ona dela; halere, Espainiako Estatuaren egoerari buruz galdetzerakoan, alde handia dago: herritarren % 18k soilik du iritzi positibo hori. 2023tik aurrera, gero eta herritar gehiagok uste dute Estatuko egoera politikoa txarra edo oso txarra dela, nahiz eta 2025eko ekainetik azarora bitartean pertzepzio hori lau puntu hobetu den. Egoera ekonomikoari erreparatuta, biztanleen % 72k positiboki baloratzen du euskal ekonomiaren egoera; espainiar ekonomiaren kasuan, berriz, herritar-kopuru hori txikiagoa da: % 37. Dena den, aurreko Euskal Soziometroarekin (86 zk.) alderatuta, bai euskal zein espainiar ekonomiei buruzko pertzepzioak nabarmen egin du okerrera.
Euskadiko gizarte-arazoen artean, etxebizitza-arazoa nagusi da; horren inguruko kezkak gora egiten jarraitzen du, eta, beste afera batzuekin alderatuz, arazo hori alde handia hartzen ari da. Beste modu batean esanda, etxebizitza-arazoak biztanleen % 58 kezkatzen du. Ez da hain datu alturik izan 2007tik; hau da, higiezinen burbuila garaitik. Gainera, herritarren % 42 lan merkatuari lotutako arazoekin kezkatuta dago, eta lautik batek arazotzat jotzen du segurtasun falta zein osasun-sistemaren egoera. Euskal gizarteak honako arazo hauek ere jarri ditu mahai gainean: immigrazioa eta horrekin lotutako arazoak —arrazismoa eta xenofobia, barne— eta arazo ekonomikoak. Arazo horien guztien artean, etxebizitzak eta segurtasun faltak hazkunde handiena izan dute.
EGOERA PERTSONALAREN BALORAZIOA

Edizio honetan, Euskadiko biztanleei zenbat seme-alaba izatea gustatuko litzaieken galdetu zaie. Soilik herritarren % 11k seme-alabarik ez izateko nahia adierazi du; % 44k, berriz, bi izan nahiko lituzkeela, eta % 26k, hiru. Hala ere, zenbat seme-alaba izan dituzten galdetzean, hirutik batek seme-alabarik ez duela adierazi du. Laburrean, euskal herritarren % 51k nahi baino seme-alaba gutxiago ditu —ehuneko hori ez da aldatu 2016tik—,% 44k, berriz, nahi zituenak ditu.
Oraingoan ez da aztertu zergatik ez den betetzen herritarren ugalketa-nahia, baina hurrengo belaunaldien etorkizunari buruz galdetu zaie. Herritarren % 69k uste du hurrengo belaunaldien bizitza zailagoa izango dela —kopururik handiena 2016tik—, eta soilik % 9k uste du egun haurrak direnek errazago izango dutela. Azken urtean, portzentaje hori erdira murriztu da. Are gehiago, etorkizunari begira, herritarrek konfiantza gutxi adierazten dute: % 52 ez du konfiantzarik edo konfiantza gutxi du (2021ean, aldiz, % 25 zen), % 32 konfiantza nahikoa du, eta % 14k soilik du konfiantza handia. Biztanleria gaztea, unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonak, euskal hiztunak eta klase sozial altuko herritarrek gainerakoak baino baikorragoak dira etorkizunari begira.
Euskadiko biztanleen sinesmen erlijiosoei helduta, biztanleen % 45ek fededuntzat dute bere burua; dena den, hirutik bi ez dira praktikanteak. Gainerakoak honako hauek dira: ateoak (% 18); ez fededunak, berdin zaie erlijioa (% 15); agnostikoak (% 12) eta erlijiorik gabeko pertsona espiritualak (% 9). Fededunen artean, katolizismoa erlijio hegemonikoa da; izan ere, bostetik lau katolikoak dira (% 82). Gainontzeko erlijioak minoritarikoak dira, baina, horien artean, islama (fededunen % 5) eta ebanjelismoa (% 4) nagusi dira. Bestalde, biztanleria atzerritarraren baitan, heren batek fededun praktikantetzat jotzen du bere burua, eta beste heren batek fededun ez praktikantetzat; gainerakoak ez dira fededunak. Atzerritar fededunen artean, gehiengoa katolikoa da (% 55), % 21 musulmana eta % 12 ebanjelikoa.
HERRITARREN JARRERA ETA BALIO POLITIKOAK
Euskadin, politikarekiko interesak marka hautsi du, eta 1995etik izandako mailarik altuena da: herritarren % 44k adierazi du interes handia edo nahikoa duela. Dena den, oraindik ere gehiengoa dira interes gutxi edo batere interesik ez dutela adierazten dutenak. Euskal politikan aldaketak egiteko beharrari helduta, herritarren erdiak uste du aldaketa behar dela, baina ez erabatekoa. Lautik batek (% 25), ordea, uste du aldaketa hori erabatekoa izan behar dela, eta % 22k ez du aldaketarako beharrik ikusten. Azken hamarkadan, Euskadiko esparru politikoan aldaketarik ez dela behar edota erabateko aldaketarik ez dela behar uste dutenen kopuruak gora egin du. Erabateko aldaketa behar dela uste dutenen ehunekoak, berriz, behera egin du. Joera berak errepikatzen dira Espainiako politikaren inguruan galdetzean, baina kasu horretan herritarrek adierazten duten aldaketa-beharra askoz ere nabarmenagoa da: %53k erabateko aldaketa beharra ikusten du, eta beste %34k aldaketa beharra bai baina ez erabatekoa.
Alderdi politikoekiko sinpatia politikoari erreparatuta, batez beste, EAJ-PNV alderdiak sinpatia-maila handiena bereganatzen du, 10etik 5,1 puntu lortu ditu-eta. EH Bildu eta PSE-EE atzetik daude, 4,4 puntuko sinpatia-mailarekin, eta, ondoren, Sumar (3,7). EH Bildurekiko eta Sumar-rekiko sinpatia politikoa maximo historikoetan dago, eta EAJ-PNV eta PSE-EE, berriz, euren erregistrorik onenetatik gertu. Vox-ekiko sinpatia ere gorantz doa, baina 1,1 puntukoa da, eta PPk 1,9 puntuko sinpatia egonkorra du.
Lidergo politikoei erreparatuta, Imanol Pradales lehendakaria da herritarren artean ezagunena (biztanleen % 78k ezagutzen du), eta haren atzetik honako hauek daude: Eneko Andueza (% 49), Pello Otxandiano (% 48) eta Javier de Andrés (% 42). Lider ezezagunenak, aldiz, Jon Hernández (% 17) eta Amaia Martínez (% 24) dira. Balorazioari helduta, batez beste, Imanol Pradales lehendakariak lortu du puntuaziorik onena (10etik 5,7), eta, ondoren, Pello Otxandianok (5,4). Biek soilik gainditzen dute herritarren balorazioa. Atzetik daude Eneko Andueza (4,5), Jon Hernandez (4,3), Amaia Martínez (2,9) eta Javier de Andrés (2,9).
Ezker-eskuin ardatz ideologikoari helduta, euskal gizarteak ezkerrerantz jotzeko joera du. Batez beste, 0tik (ezker muturra) 10era (eskuin muturra) bitarteko eskala batean, herritarrek 4,2 ematen diote bere buruari. Halere, Euskadin, herritar gehienek (% 54) zentroan kokatzen dute bere burua. Bestalde, % 29k ezkerra begiko du, eta % 9k, eskuma.
Bukatzeko, euskal nazionalismoaren eskalari dagokionez, %32k oso abertzaletzat jotzen du bere burua; %25k, berriz, ez. % 36k tarteko jarrera du. Hala eta guztiz ere, herritarren %42k jotzen du bere burua soilik euskal herritartzat, edo euskal herritartzat espainiartzat baino gehiago; beste %41ek bere burua euskal herritartzat bezain espainoltzat sentitzen du, eta %9ek soilik du bere burua espainiartzat edo espainoltzat euskal herritartzat baino gehiago. Balizko independentziarekiko jarrerei helduta, aldekoen kopurua handitu egin da; kontrakoen kopurua, aldiz, murriztu. Hortaz, egun, herritarren % 38 aurka dago, eta % 23, alde. Azkenik, egoeraren arabera, % 32 alde edo aurka egon liteke.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)