EAEn emandako obra handiko lizentzien bolumena hazi egin da; hiruhileko hazkundea (% 14,1) urte artekoa (% 7,2) baino bi aldiz handiagoa izan da.
Aurreko hiruhilekoan emandakoak baino 132 lizentzia gehiago eman dira (% 14,1 termino erlatiboetan) eta 2024ko hiruhileko berean emandakoak baino 72 lizentzia gehiago (% 7,2).
Lizentzia horien erdia baino gehiago (% 56,1) Bizkaiko lurralde historikoan eman dira (598 lizentzia). Gipuzkoan obra handiko 283 lizentzia eman dira, hau da, EAEko kopuru osoaren % 26,5, eta Araban 188 lizentzia eman dira (kopuru osoaren % 17,4), 2025eko bigarren hiruhilekoan.
1. taula. Obra handiko lizentzia kopurua, obra motaren eta Lurralde Historikoaren arabera. 2025eko 2. hiruhilekoa
(Hiruhilekoaren balio absolutuak eta portzentaje bertikalak. Bariazio absolutua eta portzentuala aurreko hiruhilekoaren aldean eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean)
|
OBRA HANDIKO LIZENTZIAK |
2025eko 2. hiruhilekoa |
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza |
Aurreko urteko hiruhileko berarekiko aldakuntza |
||||
|
Kopurua |
% |
Kopurua |
Ald % |
Kopurua |
Ald % |
||
|
Euskal AE |
Guztira |
1.066 |
% 100 |
132 |
% 14,1 |
72 |
% 7,2 |
|
Oin berria |
92 |
% 8,6 |
-4 |
-% 4,2 |
6 |
% 7,0 |
|
|
Birgaitzea |
956 |
% 89,7 |
131 |
% 15,9 |
62 |
% 6,9 |
|
|
Eraistea |
18 |
% 1,7 |
5 |
% 38,5 |
4 |
% 28,6 |
|
|
Araba |
Guztira |
185 |
% 100 |
-36 |
-% 16,3 |
-23 |
-% 11,1 |
|
Oin berria |
25 |
13,5 |
-13 |
-% 34,2% |
-9 |
-% 26,5 |
|
|
Birgaitzea |
156 |
84,3 |
-23 |
-% 12,8 |
-14 |
-% 8,2 |
|
|
Eraistea |
4 |
% 2,2 |
0 |
% 0,0 |
0 |
% 0,0 |
|
|
Bizkaia |
Guztira |
598 |
% 100 |
112 |
% 23,0 |
43 |
% 7,7 |
|
Oin berria |
47 |
% 7,9 |
8 |
% 20,5 |
18 |
% 62,1 |
|
|
Birgaitzea |
544 |
% 91,0 |
100 |
% 22,5 |
22 |
% 4,2 |
|
|
Eraistea |
7 |
% 1,2 |
4 |
% 133,3 |
3 |
% 75,0 |
|
|
Gipuzkoa |
Guztira |
283 |
% 100 |
56 |
% 24,7 |
52 |
% 22,5 |
|
Oin berria |
20 |
% 7,1 |
1 |
% 5,3 |
-3 |
-% 13,0 |
|
|
Birgaitzea |
256 |
% 90,5 |
54 |
% 26,7 |
54 |
% 26,7 |
|
|
Eraistea |
7 |
% 2,5 |
1 |
% 16,7 |
1 |
% 16,7 |
|
Iturria: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika. 2025eko 2. hiruhilekoa
Obra handiko lizentzia gehienak, ohikoa izaten den bezala, EAEn % 90 inguru hartzen duten birgaitze-obrei lotuta daude.
Beste hiruhilekotan bezala, obra handiko lizentzia gehienak birgaitze-obrei dagozkie (% 89,7). Eraikuntza berrirako lizentziek % 8,6 hartzen dute, eta gainerako % 1,7a eraiste-lizentziei lotuta dago. Araban, nahiko nabarmena da oin berriko lizentzien kopurua: lurraldeko lizentzien % 13,5 dira.
1. grafikoa. Obra handiko lizentzia kopurua, obra motaren eta Lurralde Historikoaren arabera. Urteko datu metatuak 2025eko 2. hiruhilekoan
(Balio absolutuak eta Portzentaje bertikalak)

Iturria: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika. 2025eko 2. hiruhilekoa
EAEn, lizentziek, oro har, gora egin dute urte arteko metatuan. Hazkunde hori, neurri handiagoan edo txikiagoan, hiru lurraldeetan eta hiru lizentzia motatan gertatu da.
2025eko bigarren hiruhilekoari dagokion analisi metatu honetan egiaztatu da, termino absolutuetan, obra handiko lizentzien kopurua 264 unitatetan hazi dela EAEn (% 7,2 termino erlatiboetan).
Hazkunde hori hiru lurralde historikoetan gertatu da. Bizkaian emandako lizentziek % 10,5 egin dute gora (alderatzeko hartzen den aldi metatuan baino 201 lizentzia gehiago), eta EAEko batez bestekoaren igoera erlatiboa gainditu dute. Araban, hazkundea erdia izan da: 42 lizentzia gehiago eman dira, hau da, % 5,6 egin dute gora, termino erlatiboetan. Gipuzkoan, hazkundea apalxeagoa izan da: 21 lizentzia gehiago eman dira, hau da, % 2,1 egin dute gora, egindako alderaketan.
Hazi egin dira bizitegi-erabilerarako obra handiko lizentziak (hiruhileko eta urteko konparazioan). Azken hiruhilekoan hazi egin dira bizitegi-erabilera ez duten lizentziak, baina behera egin dute iazkoekin alderatuta.
2. grafikoa. Obra handiko lizentziak, obraren helburuaren arabera. 2025eko 2. hiruhilekoa

Iturria: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika. 2025eko 2. hiruhilekoa
Emandako lizentzietan izandako hiruhileko bilakaeran nolabaiteko gorakada sumatu da bi erabileretan.
Zerbitzuen sektoreak 26 lizentzia gehiago erregistratu ditu (% 13,1), baina termino erlatiboetan gehien hazi den sektorea industria eta energiarena da (% 25,6), 10 lizentzia gehiago eman baitzaizkio. Lehen sektoreak, 3 lizentzia gehiagorekin, % 16,7ko hazkundea izan du.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, bizitegi-erabilerarako obra handiko lizentziek barne hartutako etxebizitza kopurua pixka bat igo da; urte arteko alderatzean, berriz, murrizketa nabarmena izan da.
EAEn 2025eko bigarren hiruhilekoan bizitegi-erabilerarako emandako obra handiko 753 lizentziak 1.200 etxebizitzarekin lotutako jarduketei dagozkie. Horietatik % 70 (841 etxebizitza) oin berriko jarduketekin lotzen dira, eta gainerako % 30 (359 etxebizitza) birgaitze-prozesu batekin.
Hiruhileko honetan ere eraikuntza berriak behar dituzten lizentziei lotutako etxebizitzak dira nagusi.
- taula. Aurreikusitako etxebizitzak, obra motaren eta Lurralde Historikoaren arabera. 2025eko 2. hiruhilekoa
|
AURREIKUSITAKO ETXEBIZITZEN KOPURUA |
2025eko 2. hiruhilekoa |
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza |
Aurreko urteko hiruhileko berarekiko aldakuntza |
||||
|
Kopurua |
% |
Kopurua |
Ald % |
Kopurua |
Ald % |
||
|
Euskal AE |
Guztira |
1.200 |
% 100 |
11 |
% 0,9 |
-122 |
-% 9,2 |
|
Oin berria |
841 |
% 70,1 |
-83 |
-% 9,0 |
-187 |
-% 18,2 |
|
|
Birgaitzea |
359 |
% 29,9 |
94 |
% 35,5 |
65 |
% 22,1 |
|
|
Araba |
Guztira |
280 |
% 100 |
-56 |
-% 16,7 |
-158 |
-% 36,1 |
|
Oin berria |
222 |
% 79,3 |
-48 |
-% 17,8 |
-153 |
-% 40,8 |
|
|
Birgaitzea |
58 |
% 20,7 |
-8 |
-% 12,1 |
-5 |
-% 7,9 |
|
|
Bizkaia |
Guztira |
694 |
% 100 |
-3 |
-% 0,4% |
289 |
% 71,4 |
|
Oin berria |
537 |
% 77,4 |
-54 |
-% 9,1 |
246 |
% 84,5 |
|
|
Birgaitzea |
157 |
% 22,6 |
51 |
% 48,1 |
43 |
% 37,7 |
|
|
Gipuzkoa |
Guztira |
226 |
% 100 |
70 |
% 44,9 |
-253 |
-% 52,8 |
|
Oin berria |
82 |
% 36,3 |
19 |
% 30,2 |
-280 |
-% 77,3 |
|
|
Birgaitzea |
144 |
% 63,7 |
51 |
% 54,8 |
27 |
% 23,1 |
|
Iturria: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika. 2025eko 2. hiruhilekoa
Lurralde historikoei dagokienez, Arabak oin berriko 222 etxebizitza ditu (obra handiko lizentzien eraginpean dauden etxebizitza guztien % 79,3), eta Bizkaiak 537 etxebizitza ditu (% 77,4); horiek EAEko batezbestekoa gainditzen dute, etxebizitza berrien pisu erlatiboari dagokionez (% 70,1).
Gipuzkoan, joera hori eten egiten da: birgaitze-prozesuei lotutako etxebizitzak dira nagusi, 144 unitaterekin, hau da, lurraldeko etxebizitza guztien % 63,7.
Hiruhilekoaren alderaketan, bilakaera desberdinak ikusten dira, obra motaren arabera. Birgaitzera bideratutako etxebizitzak 94 unitate gehiago dira (% 35,5); eraikuntza berrikoak, berriz, 83 etxebizitza gutxiago (–% 9,0).
Urte arteko ikuspegitik, obra handiko lizentziei lotutako etxebizitzen guztizko kopurua % 9,2 jaitsi da EAEn. Jaitsiera horren arrazoia, batez ere, oin berriko 187 etxebizitza gutxiago daudelako da, hau da, % 18,2ko jaitsiera erlatiboa gertatu da aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Nolanahi ere, aurreikusitako etxebizitzen kopuruan hiruhilekoen artean gorabehera handiak daudenez, komenigarria da analisia emaitzen urteko dinamika metatuan zentratzea.
Urtetik urterako kopuru metatuetan, oin berriko etxebizitzen kopuruak behera egin du Gipuzkoan —batez ere— eta Araban. Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan aurreikusitako etxebizitzen kopuruak behera egin du.
3. taula. Aurreikusitako etxebizitzak, Lurralde Historiko bakoitzeko obra motaren arabera. Urteko datu metatuak 2025eko 2. hiruhilekoan
(Balio absolutuak eta ehunekoak. Urte arteko aldaketa absolutua eta ehunekoa)
|
AURREIKUSITAKO ETXEBIZITZEN KOPURUA |
2024ko 3. hiruhilekotik 2025eko 2. hiruhilekora metatua |
2023ko 3. hiruhilekotik 2024ko 2. hiruhilekora metatua |
Urteko metatuaren aldakuntza, aurreko urteko aldi beraren aldean |
||||
|
Kopurua |
% |
Kopurua |
% |
Kopurua |
Ald % |
||
|
Euskal AE |
Guztira |
5.047 |
% 100 |
5.451 |
% 100 |
-404 |
-% 7,4 |
|
Oin berria |
3.865 |
% 76,6 |
4.347 |
% 79,7 |
-482 |
-% 11,1 |
|
|
Birgaitzea |
1.182 |
% 23,4 |
1.104 |
% 20,3 |
78 |
% 7,1 |
|
|
Araba |
Guztira |
1.250 |
% 100 |
1.412 |
% 100 |
-162 |
-% 11,5 |
|
Oin berria |
1.015 |
% 81,2 |
1.175 |
% 83,2 |
-160 |
-% 13,6 |
|
|
Birgaitzea |
235 |
% 18,8 |
237 |
% 16,8 |
-2 |
-% 0,8 |
|
|
Bizkaia |
Guztira |
2.848 |
% 100 |
2.295 |
% 100 |
553 |
% 24,1 |
|
Oin berria |
2.341 |
% 82,2 |
1.867 |
% 81,4 |
474 |
% 25,4 |
|
|
Birgaitzea |
507 |
% 17,8 |
428 |
% 18,6 |
79 |
% 18,5 |
|
|
Gipuzkoa |
Guztira |
949 |
% 100 |
1.744 |
% 100 |
-795 |
-% 45,6 |
|
Oin berria |
509 |
% 53,6 |
1.305 |
% 74,8 |
-796 |
-% 61,0 |
|
|
Birgaitzea |
440 |
% 46,4 |
439 |
% 25,2 |
1 |
% 0,2 |
|
Iturria: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika. 2025eko 2. hiruhilekoa
Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoan eta Araban beherakada handiak izan dira eraginpean dauden etxebizitzen bolumenean, batez ere eraikuntza berriko etxebizitzen artean izandako jaitsieragatik. Bizkaian bakarrik eman da saldo positiboa, eta bi obra mota horietan hazi da etxebizitza kopurua.
Analisi metatuak agerian uzten du, halaber, obra berriko lizentziei lotutako etxebizitzak nagusi direla argi eta garbi. EAEko batez bestekoa (% 76,6) Araban (% 81,2) eta Bizkaian (% 82,2) gainditu egiten da; Gipuzkoan, berriz, nabarmen txikiagoa da (% 56,6), hau da, ehuneko 23 puntuko aldea dago (nolanahi ere, etxebizitza berriaren pisua ere birgaitu beharrekoa baino handiagoa da).
Informazio gehiago: Emaitzen txostena
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)