2025-2027ko ETXEBIZITZAREN GIDA PLANA aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Batzordean

Argitalpen-data: 

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak, Denis Itxasok. nabarmendu du "etxebizitza merkatuko ondasun bat baino askoz gehiago izateaz gain, bizitzaren oinarri materiala dela"

Etxebizitza Batzordea

Iturria: Irekia

Dokumentua etxebizitzaren arloko Eusko Jaurlaritzaren ibilbide-orria izango da datozen hiru urteetarako. Sailburuaren hitzetan, Plana “bizitoki-larrialdiari aurre egiteko ibilbide-orria adierazteko anbizioarekin sortu da, egungo joerak alderantzikatuta, gure egungo eta etorkizuneko belaunaldiek etxebizitza duina eta eskuragarria izateko duten eskubidea modu eraginkorrean gauzatu ahal izan dezaten”.

Aurkezpenean nabarmendu da Euskadin gaur egun bizitegi-larrialdi argia dagoela; hortaz, Plan berria egoera horri ekiteko tresna gisa sortu da, euskal gizartearen eraldaketa eta etxebizitza-arazoaren okerrerako aldaketa berretsi duen diagnostiko xehe batetik abiatuta.

Honako hauek dira larrialdiari erantzuteko bost ildo estrategikoak: etxebizitza eskuragarria sustatzea; eraikitako parkea birgaitzea; laguntzak eta prestazioak ematea; eraikingintzaren sektorea modernizatzea; eta gobernantza zein erakundeen, gizarte-eragileen eta herritarren arteko koordinazioa. Horrekin batera, araudia indartu eta inoiz ez bezalako inbertsioa egingo da: 3.250 milioi euro hiru urteko aldi horretarako.

ALOKABIDEn aldi horretarako gure Plan Estrategiko propioa definitzeko behar diren pausoak ematen jarraituko dugu. Halaber, Plan horrek bat egin beharko du Eusko Jaurlaritzarenean zehaztutako lehentasunezko jarduketa-ildoekin.

Informazio gehiago:Irekian