Rekalde Aretoak María Muriedasen "Gaua sartzekotan" erakusketa aurkeztu du

  • Rekalde Aretoak María Muriedasen

  • Bizkaitar artistak ezagutzera eman du Sueño 1 proiektua, hots, onirikoa denaren eta mugimenduan dagoen irudiaren esplorazioa, Bizkaiko Foru Aldundiaren barriek programaren barruan. Rekalde Aretoan izango da ikusgai gaurtik otsailaren 8ra arte

Rekalde Aretoan María Muriedas artistaren Gaua sartzekotan erakusketa inauguratu da, barriek zikloaren barruan, zeinean Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastikoen eta ikusizko arteen arloko beken onuradun izan diren sortzaileak biltzen baitira.

Erakusketaren ardatza Sueño 1 proiektua da. Proiektu horretan, onirikoa dena partitura ireki bihurtzen da, agertzen eta desagertzen diren gorputzak, lekuak eta distirak hartzen dituen partitura, hain zuzen. Mugimenduan dauden irudi eten eta zatikatuek kontenplatzeko gonbita egiten dute; egunetik gauera igarotzen dira, eta ikusgai dagoenetik harago irauten duena esploratzen dute.

Erakusketa ikus-entzunezko euskarrietan aurkezten da, hormako proiekzioekin eta diapositiba-irudiekin (haiek ere horman proiektatuta), eta murgiltze-espazio bat sortzen da, non irudia esperientzia sentsorial bihurtzen baita.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbenduak 16
  • Gaia Ikusizko arteak