Haizetara 2026 - Amorebieta-Etxanoko 19. Fanfarre, Banda eta Kaleko Musika Lehiaketa: izen-ematea
Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatzen du "Haizetara" Fanfarre, Banda eta Kaleko Musika Lehiaketa.
Kaleko musika, banden eta fanfarreen sorrera sustatzea eta eremu lokala gainditzen duen ekintza kulturala antolatzea da ekimen honen xedea. Honen bidez lortu nahi den helburua da Amorebieta-Etxano musika-erreferentea bilakatzea eta, beraren bidez, kaleko musikariek munduko beste toki batzuetan kaleko musika-korronteei dagokienez gertatzen ari diren joera berritzailerik bistara ditzaten.
Lehiaketaren kokalekua eta datak
2026ko ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo "Haizetara" lehiaketa/jaialdia, Amorebieta-Etxano udalerrian.
Partaideak, izen-ematea eta hautaketa
2026ko "Haizetara"-n parte hartu ahal izango dute kaleko musika ikuskizunak garatzen dituzten musika talde guztiek, izena ematen badute eta antolatzaileek aukeratzen badituzte.
Izena emateko epea 2026ko martxoaren 1era bitartekoa izango da. Horretarako, www.haizetara.eus web orrian izena eman beharko dute.
Informazio gehiago:
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Abenduak 10(e)tik 2026(e)ko Martxoak 1(e)ra
- EntitateaAmorebieta-Etxanoko Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaMusika
- JardueraErakusketa eta programazioa
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


