Xabier Anduaga, 2026ko Urrezko Danborra
- Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak 2026ko Urrezko Danborra tenore donostiarrari ematea erabaki du
Donostiako Udal Taldeek erabaki dute 2026ko Urrezko Danborra Xabier Anduagari ematea, hiriaren izena mundu mailan jarduten duen lekuetara eramateagatik.
Bozeramaileen Batzordeak Donostiako herritarrek proposatutako 56 hautagaitzen artean eztabaidatu du eta saria zuzenean ematea erabaki du. Urrezko Danborra datorren San Sebastian egunean emango da Udalbatzan Aretoan.
Xabier Anduaga Martínez (Donostia, 1995eko ekainaren 5a) Donostiako opera eta zarzuela tenorea da, eta munduan eskaera gehien dituen eta errespetatzen den tenoreetako bat bihurtu da.


