Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2025eko deialdia Kultura Bonuak emateko eta entitate atxikien izaera hartzeko
Oinarri hauen xedea da Kultura Bonuen eta hauen modalitateen bidez kultur produktuak erosteko ematen diren dirulaguntzen baldintzak arautzea.
Entitate atxikiak izango dira liburuak (testu-liburu, ikasketa-liburu eta liburu profesionalak salbu), musika (edozein euskarritan) eta filmak edo dokumentalak saltzen dituzten establezimenduak.
Atxikipena eska dezakete Gipuzkoan kokatzen diren eta euren jarduera nagusitzat kontsumitzaileari arlo hauetako kultura-produktuak saltzea duten establezimenduek: liburuak, eta filmak edo dokumentalak.
- Dirulaguntzaren onuradun diren pertsona fisikoek Kultura Bonuak eskatzeko eta erabiltzeko epea: 2026ko urtarrilaren 31 arte (hori barne).
- Atxikipen eskaerak aurkezteko epea: deialdi hau argitaratu eta biharamunetik hasita 2025eko azaroaren 24ra arte.
Kultura Bonuaren modalitateak, hobarien zenbatekoa eta gehieneko kopurua
Kultura Bonua
—?Euskarazko kultura-produktuen bonuaren 12 euroko hobaria, gutxienez 30 euroko erosketa bat egiteagatik.
—?Euskara ez den beste hizkuntza batzuetako kultura-produktuen bonuaren 10 euroko hobaria, gutxienez 30 euroko erosketa bat egiteagatik.
Kultura Bonu Gaztea
—?Euskarazko kultura-produktuen bonuaren 12 euroko hobaria, gutxienez 20 euroko erosketa bat egiteagatik.
—?Euskara ez den beste hizkuntza batzuetako kultura-produktuen bonuaren 10 euroko hobaria, gutxienez 20 euroko erosketa bat egiteagatik.
Kultura Bonu Gaztea eskuratzeko adina: bonu modalitate hau eskuratu ahal izango dute deialdiaren urtean 16 eta 22 urte bitartekoek (biak barne).
Eskatzaile bakoitzak hiru bonu erosi ahal izango ditu gehienez modalitate bakoitzeko hizkuntza bakoitzeko.
Bonu modalitatearen arabera gehienezko bonu kopurua
—?1.670 Kultura Bonu Gaztea euskaraz dauden kultur produktuak erosteko.
—?1.996 Kultura Bonu Gaztea euskara ez den beste hizkuntza batean dauden kultur produktuak erosteko.
—?3.325 Kultura Bonua euskaraz dauden kultur produktuak erosteko.
—?4.010 Kultura Bonua euskara ez den beste hizkuntza batean dauden kultur produktuak erosteko.
Deialdi honetan, atxikitako entitate bakoitzari 40 Kultura Bonu eta 20 Kultura Bonu Gaztea bermatuko zaizkio.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Azaroak 15(e)tik 2025(e)ko Azaroak 24(e)ra
- EntitateaGipuzkoako Foru Aldundia
- AtalaKultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaMusika, Ikus-entzunezkoa, Literatura
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


