Amaia Arrazola arabar ilustratzailea zendu da
- 41 urteko artista bisuala Bartzelonan hil da. "Waba Sabi" eta "Totoro y yo" liburuak ondu zituen, baita 2024ko Andrea Maria Zuriaren jaietako kartela ere
Amaia Arrazola arabar ilustratzailea, "Waba Sabi" eta "Totoro y yo" liburuen zein munduan zehar ikusgai dauden hainbat mural erraldoiren egilea, zendu da, Bartzelonan, 41 urte zituela.
Arrazola 1984an jaio zen, Gasteizen, Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Madrilgo Unibetsitate Konplutentsean eta arte zuzendari lanean hasi zen gero, publizitate arloan.


