Daniel García Díazek ESAS-Musikene II. Saria jaso du

  • Daniel García Díazek ESAS-Musikene II. Saria jaso du

  • Piano ikasleak "María de Pablosen 'Castilla' poema sinfonikoaren pianorako moldaketa" Gradu Amaierako Lanagatik jaso du saria

Musikenek ESAS-Musikene II. Saria eman du, genero-ikuspegia duten Gradu Amaierako Lanei zuzendutako aintzatespena. ESAS – Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak Musikenerekin lankidetzan emandako sariaren helburua gazte ikertzaileen talentua ikusaraztea eta musikaren esparruan berdintasuna sustatzea da.

ESAS-Musikene sariaren bigarren edizio honetako irabazlea Daniel García Díaz izan da, "María de Pablosen 'Castilla' poema sinfonikoaren pianorako moldaketa" izeneko Gradu Amaierako Lanarekin. Proiektu hau nabarmendu da María de Pablos konpositorearen musika eskuragarriago eta zabalduago egiteko duen ekarpenagatik.

Jarraitu irakurtzen

musikene.eus

  • DataAzaroak 3
  • Gaia Musika