Eszenabide 2025: publiko-epaimahai izateko deialdia

  • Eszenabide 2025: publiko-epaimahai izateko deialdia

Publiko-epaimahaia bilatzen ari dira Eszenabide 2025erako.

Arte eszenikoak maite dituzu? Sorkuntza berriak deskubritu eta prozesuaren parte izan nahi duzu? Eszenabidek bere zazpigarren ediziorako publiko-epaimahaia hautatzeko deialdia ireki du. Saioa azaroaren 23an izango da, goizez, Harrobian (Otxarkoaga, Bilbo).

Egun horretan, DAB Dantza, La Intrusa, Laura Penagos eta Perpetùa Vastarda konpainiek euren lanen zatiak aurkeztuko dituzte publiko-epaimahaia osatuko duten pertsonen aurrean. Haiek erabakiko dute zein proposamenek jasoko duen 2026ko egoitza artistikoa eta diru-saria.

Ekitaldia Mertxe Guillének gidatuko du, eta esperientzia eszeniko fresko eta bizia izango da, publikoak berak protagonismoa hartuko duena.

Azaroaren 9ra arte izango duzu formulario honen bidez izena emateko aukera.

Eskena

Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Urriak 22(e)tik 2025(e)ko Azaroak 9(e)ra
  • EntitateaHarrobia
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraErakusketa eta programazioa, Sustapena eta zabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.