Ikusizko arteen erakusketak programatzeko deialdia 2026-2027

  • Ikusizko arteen erakusketak programatzeko deialdia 2026-2027

Deialdi honen helburua erakusketa-proiektuak hautatzea da, Romoko eta Villamonteko Kultur Etxeetako erakusketa aretoetan eta Algortako Udal Merkatuko erakusketa-gunean ikusgai jartzeko.

Ekimen honen bidez, Getxo Kulturak ikusizko arteetako artisten lana hurbildu nahi die herritarrei, eta, horrez gain, artistei beren lanak erakusteko behar dituzten baliabideak eman nahi dizkie. Baliabide horiek bi motatakoak dira: espazialak, erakusteko areto eta espazio egokiak behar baitituzte, eta ekonomikoak, erakusketak berak eta herritar interesdunekiko bitartekaritza-prozesuak sortutako gastuak ordaindu ahal izateko.

Jasotako eskaeren artean, zenbait proposamen hautatuko dira, Getxo Kulturak 2026. eta 2027. urteetarako aurreikusitako programazio-aukeren eta erakusketen arabera.

Hautaketa batzorde batek egingo du, langile publiko gaituek eta ikusizko arte plastikoetan adituak diren eta udalerriko errealitate artistikoa ezagutzen duten pertsona akreditatuek osatua.

Aurreikusita dago hautatutako proposamenak 2026ko uztailetik 2027ko martxora bitartean erakustea, Getxo Kulturaren programaziorako kontratazioaren bidez.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Urriak 14(e)tik 2025(e)ko Azaroak 14(e)ra
  • EntitateaGetxoko Udala
  • AtalaGetxo Kultura
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraErakusketa eta programazioa
  • Harremanakulturetxea@getxo.eus
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.