Bilbok omenaldia egin dio Gabriel Arestiri bere izena daraman ipuin-lehiaketaren 42. edizioko sarien banaketan

  • Bilbok omenaldia egin dio Gabriel Arestiri bere izena daraman ipuin-lehiaketaren 42. edizioko sarien banaketan

  • Juan Mari Aburto alkatea izan zen idazle bilbotarraren figura, bere obra eta euskararen defentsa gogoratu eta balioesteko Udalak urtero antolatzen duen ekitaldi honen buru
  • Edizio honetan, guztira 1.616 lan aurkeztu dira gaztelaniaz eta 68 euskaraz, Euskaditik, Estatutik eta beste herrialde batzuetatik, hala nola Argentinatik, Kolonbiatik, Mexikotik edo Txiletik, etorrita
  • Gaztelaniazko modalitatean, saritutako lana Manuel Cresporen "Tanta agua" izan da. Pablo Escuderok "Una cinta de Camarón y otra de Calamaro" lanagatik eta Andrés J. Sebastiánek "Los respetuosos" lanagatik jaso dituzte accesitak
  • Euskarazko modalitatean, Ugaitz Agirreren "Azalpena" izan da irabazle. Ariane Kamiok "Efimero" lanagatik eta Karmele Mitxelenak "Ezer ez" lanagatik jaso dituzte accesitak

Bilboko Udaleko Arabiar Aretoa izan zen atzo arratsaldean Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 42. edizioko sari banaketaren eszenatokia, XX. mendeko euskal literaturaren bilakaeran funtsezko egilea izan zen idazle bati omenaldia egiteko ekitaldian. Aurten berezia izan da, idazle bilbotarraren heriotzaren 50. urtemuga ospatzen baita.

Juan Mari Aburto alkatea izan zen ekitaldiaren gidari, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziarekin, Udalbatzako eta hiriko esparru kultural eta sozialeko ordezkariekin, Gabriel Arestiren senideekin eta edizio honetako sarituekin batera.

Urtero Udalak antolatzen duen Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, sormenezko literatura sormena sustatzea, eta bestetik, Arestiren oroimen eta lana bizirik mantentzea. Udalak, kasu honetan, bere ondarea gogoratzen du Bilbon jaio zen egunaren aurreko egunean, 1933ko urriaren 14an.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 14
  • Gaia Literatura