Montehermoso indartu egingo da 2025ean eta 2026an garatuko diren hainbat ekintzarekin
Montehermoso hainbat ekintzatan ari da lanean, Kulturuneak praktika artistiko garaikideak sortzeko, ekoizteko, bitartekotza-lana egiteko eta hedatzeko erreferentziazko gune gisa duen zeregina indartzeko eta ikusarazteko. Zehazki, sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko deialdiak sendotuko dira, Kulturuneari eta arte garaikideari lotutako kultura-komunitatea sendotuko da, gobernantza parte-hartzailea ezarriko da, Mediateka bultzatuko da eta bitartekotza-programak indartuko dira.


