"EzBerdin Berdinak" aurkeztu da, euskal identitate garaikidea birpentsatzeko esperientzia artistiko eta parte-hartzailea


  • Kukai Dantza Taldearekin eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileekin batera Euskal Herri osoan izango da bira, urriaren 24an Bilbon hasita, abendura bitartean, 7 saio esklusiboetan

Gaur, EITBren Bilboko egoitzako Izan Ongi gunean, EzBerdin Berdinak aurkeztu da jendaurrean, Eusko Ikaskuntzak Kukai Dantza Taldearekin eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileen talde zabal batekin elkarlanean bultzatutako hausnarketa sortzailea. Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek, Nafarroako Gobernuak, Euskal Hirigune Elkargoak eta Gasteizko, Bilboko, Donostiako eta Iruñeko udalek babestuta, LABORAL Kutxaren eta EITBren babesa ere badu.

EzBerdin Berdinak ez da ohiko ikuskizuna, baizik eta esperientzia bat, identitatearen, elkarbizitzaren, euskararen eta abarren inguruko hausnarketa sustatuko duena. Nola hitz egiten dute tradizioak eta modernitateak, belaunaldiek eta lurraldeek? Zer egiteko dute euskarak eta kulturak gizarte plural eta aldakor batean?

Beraz, dantza garaikidea eta tradizionala, bertsolaritza, antzerkia eta zuzeneko musikak (txalaparta, rapa edo elektronika) uztartzen dituen gogoeta sortzailea da. Estiloen eta diziplinen arteko fusioa, indarra eta emozioa transmititzen dituena, bai eta aniztasuna sortzetik eta euskaratik naturaltasun osoz batzeko gaitasun ikaragarria duena ere. Besteak beste, Odei Barroso, La Furia, Leire Vargas, Mixel Etxekopar, Sabin Bikandi, La Pulga edo Jesus Herrera izango dira saioetan.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 8
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika