Amorebieta-Etxano japoniar kulturaren agertoki bilakatuko da asteburuan, Mangamore 2025en ospakizunarekin
- Urriaren 11tik 12ra bitartean, jaialdiaren edizio berri bat egingo da herrian, publiko guztiarentzako jarduerekin; horien artean, Anna Morales (SizeMatters) edo alexby11 youtuberra bezalako artistek hartuko dute parte eta Dragoi Bola Super telesailaren aurkezpen ekitaldia ere egingo da
- Ohi bezala, Mangamore 2025 udalerriko lau gunetan egingo da, eta ez dira faltako kontzertuak, hitzaldiak, lehiaketak, puzgarriak, tailerrak, standak eta familia osoarentzako jarduerak
Asteburu honetan, japoniar kultura, manga, animea, bideojokoa eta askoz gehiago batuko dira Amorebieta-Etxanon Mangamore jaialdiaren hemeretzigarren edizioa egiteko. Jaialdi hau hitzordu finkoa da jada udalerrian eta aurten, urriaren 11n eta 12an egingo da, udalerriko hainbat gunetan publiko guztiarentzako jarduerekin.
Gainera, edizio honetako berrikuntza gisa, ekintza eta ekitaldien ez dute etenik izango eguerdian, eta, beraz, bertaratzen direnek programazioaz gozatu ahal izango dute egun osoan zehar, goizetik arratsaldera bitartean.


