"Hamaika entzuteko!" irrati-piezen lehiaketa 2025
Donostia Kultura Irratiak Hamaika entzuteko! hamaikagarren irrati-piezen lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honek irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu.
Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da eta edozein motatako pieza izan daiteke: irrati-fikzioa, irrati-kazetaritza, erreportajea, dibulgazioa... Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak. Donostia Kultura Irratiak parte hartzaileen zerbitzura jarriko ditu bere estudioak eta baliabideak eta aurkezteko irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du, nahi izanez gero.
Bi sari daude jokoan:
- Irrati-pieza onenaren saria: 800 euro.
- Euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 euro.
dkirratia@donostia.eus helbidean lanak aurkezteko epea irekita dago eta azaroaren 19a da azken eguna.
Oinarriak eta informazio gehiago: Hamaika entzuteko!
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Urriak 3(e)tik 2025(e)ko Azaroak 19(e)ra
- EntitateaDonostia Kultura Irratia
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- Harremanadkirratia@donostia.eus
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


