- Literaturazaleen taldeak 29 urteko bidea egin du, eta akademiakideek "urteko libururik gogokoena" aukeratu du 1996tik. Akademiaren oinarria zen elkarteak “diru-iturri sendorik” lortu ez izana da agurraren zergatia
111 Akademia literatura taldeak amaitutzat eman du bere jarduna. Ez du, aurrerantzean, bertako 218 akademiakideek aukeratzen duten "urteko liburu gogokoena" hautatuko eta ez du elikatuko, gisa berean, euskarazko liburuei buruzko iruzkinak jasotzen zituen webgunea.


