Urritik otsailera bitarte, bi gunetan hamar kontzertu eskainiko dira "Kuxkuxean" Nafarroako artista eta musika-talde hasiberriak sustatzeko zikloaren bigarren edizioaren barruan
- Bisai musika-taldeak larunbatean emanen dio hasiera Iruñeko Udalak eta Navarra Music Comissionek bultzatutako zikloari
Iruñeko Udalak eta Navarra Music Commissionek bultzatutako "Kuxkuxean" zikloaren barruan, lehen kontzertua eginen da larunbatean, Nafarroako artista eta musika-talde hasiberriak sustatzeko. Musika-lanak aurkezteko gune bat izateaz gain, ikus-entzuleek soinu berriak ezagutzeko aukera dute. Iaz sortutako zikloaren bigarren edizioaren barruan, 2025eko urritik 2026ko otsailera bitarte hamar kontzertu eskainiko dira bi agertoki hauetan: Zentraleko 2. aretoan eta Atarrabiako Totem-eko areto nagusian.
Bost hitzordu daude urrian: 4an (larunbata) Bisai musika-taldearen txanda izanen da; 10ean, Pingo Potens taldeak Zentralen joko du; 11n, Edu Zardoyak Totem aretoan eta Fría Janek Zentralen, eta 25ean, Hartzak Zeruan bikotearen txanda Zentralen. Azaroan, berriz, 8an, The Blackening musika-taldeak joko du Totem-eko areto nagusian; 14an, Gorputzaren Argiak, Zentralen, eta 15ean, Lamina Romak, Tótem aretoan. 2026an bukatuko da Kuxkuxean zikloa, Zentraleko 2. aretoan antolatu diren bi proposamen hauekin: Jumelage urtarrilaren 24an eta Ajou! otsailaren 14an.


