Leire Bilbaok irabazi du 2025eko Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala

  • Leire Bilbaok irabazi du 2025eko Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala

Leire Bilbao Barruetabeñak jaso du 2025eko Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala, Klera (Elkar) lanagatik, gaur bildutako epaimahaiak hala proposatuta. Kultura Ministerioak ematen du, eta 30.000 eurokoa da.

Epaimahaiak Klera lana aukeratu du "edertasun poetikoagatik, egileak, hainbat diziplina artistikotan oinarrituta, batez ere ilustrazioan, kulturaren, bakearen eta bizikidetzaren aldeko konpromiso inplizitua duen proposamen bat aurkezten duelako, gatazka, gerra eta heriotza bezalako gai gordinei helduz eta haurrentzat ulergarri eginez".

Halaber, epaimahaiak azpimarratu du Klera, "karga liriko sakonarekin eta mezu indartsu batekin idatzia", "etiketarik gabeko literaturaren adibidea eta ikasgaia" dela, "diziplinartekoa, guztiz ederra. Pieza delikatua eta beharrezkoa, giza izaeraren alderdi sakonenetan errotua".

Informazio gehiago


  • DataIrailak 25
  • Gaia Literatura