Bilboko Udalak "Bilbao Edita" deialdi berri bat aurkeztu du, hiriko argitaletxeei eta liburugintzako profesionalei zuzendua

  • Bilboko Udalak

  • Bost proiektu aukeratuko dira, bi kategoriatan banatuta: A, 3.000 euroko hiru proiektutarako; eta B, 6.000 euroko bi proiektutarako
  • Proposamenak azaroaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta 2026an argitaratu beharko dira
  • Deialdi hau Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan dago. Plan horren helburuen artean dago kultura sendotzea, Hiribilduaren marka-irudi gisa, bertako biztanleen eta bisitarien artean, eta tokiko kultura-eragileak bultzatzea eta ikusaraztea

Bilboko Udalak "Bilbao Edita" laguntzaren deialdi berri bat jarri du abian, liburuak argitaratzen dituzten argitaletxeei eta/edo profesionalei zuzendutako laguntza-poltsa, tokiko argitalpen-ekoizpena bultzatzeko.

Deialdi berri honetan liburuak argitaratzeko bost proiektu aukeratuko dira, bi kategoriatan banatuta: hiru, 3.000 euroko zuzkidurarekin bakoitza, eta bi, 6.000 euroko banakako zuzkidurarekin. Laguntzaren zenbatekoak mota guztietako gastuak edo kostuak barne hartuko ditu, BEZa izan ezik, aukeratutako profesionalari edo enpresari ordainduko baitzaio, dagokion zerga-tasaren arabera.

Bi kategorietako batean nahikoa proiektu aurkezten ez badira, edo proiektuak hautatzeko batzordeak aurkeztutakoak kalitate nahikotzat jotzen ez baditu, eskura dagoen dirua beste kategoriari metatu ahal izango zaio.

Proiektuak 2026an editatu beharko dira, eta 2025eko azaroaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira, ostirala barne. Eskatzaileak argitalpen-enpresak edo profesional autonomoak izan daitezke, egoitza soziala edo helbide fiskala Bilbon dutenak.

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 23
  • Gaia Literatura