ˇAy, Carmela!" izango da oraingo Pabellón 6eko azken ikuskizuna
- Irailaren 26tik urriaren 5era bitartean antzeztuko da, eta ondoren ateak itxiko ditu eraikina berritzeko lanei ekiteko
Datorren urriaren amaieran, ondoan kokatuta dagoen GAZTE KONPAINIAren egoitza iraunkorra espazio berria inauguratuko da. Bertan, Pabellón 6en programazioa egingo da berritze-lanek irauten duten bitartean.
Pabellón 6en 14 urtez etengabe jardun ondoren, 2.200 emanaldi baino gehiagorekin, 300 konpainia gonbidatu baino gehiagorekin, Antzerki Arineko 12 Jardunaldirekin, 5 sarirekin eta 134 aktorek antzeztutako 50 ekoizpen propioekin, 200 bat bazkidek lagunduta (urtero), Pabellón 6ek ateak ixten ditu eraikina berritzeko lanei ekiteko, 13 hilabete iraungo dute lanok.
Programazioa, ordea, ez da etengo. Datorren urriaren amaieran, Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren egoitza inauguratuko da, eta programazioak eraikin berrian jarraituko du.
¡AY, CARMELA! izango da, beraz, egungo eraikinean antzeztuko den azken antzezlana, arte eszenikoetarako espazio gisa prestatutako zerrategi zaharrean. Antzezlana sortu eta 40 urtera, nazioartean bizitzen ari garen une zail hauetan oraindik ere entzuten den obra da. José Sanchís Sinisterra egilearen hitzetan, 1985ean idatzitako ¡AY, CARMELA! antzezlana arteak, gerraren basakeriari aurre egiteko eraiki duen manifestu eta ahazturaren kontrako garrasi bat da.
Antzezlana, erasoan dator berriz ere, gogoratuak izan nahi dituzten guztiei ahotsa emateko eta herrien memoria aldarrikatzeko. Gerra Zibilean zonalde frankistan harrapatuta ikusiko dute euren burua eta ondorioz, derrigortuta, variete ikuskizun bat eskaini beharko diete tropa nazionalei eta Brigada Internazionaletako miliziarrei.
Proposamena Ramón Bareak zuzendu du eta Olatz Ganboa eta Diego Pérez dira protagonistak. Soinu espazioaz Adrián García de los Ojos arduratu da, Fernando Alcauzar argiztapenaz eta Betitxe Saitua jantziekin arduratu da.
Antzezlana irailaren 26tik urriaren 5era bitartean antzeztuko da (ostiral eta larunbatetan emanaldiak 19:30ean). Irailaren 28an, igandea, emanaldia 19:00etan izango da, ohi bezala, eta urriaren 5ean, igandea, 12:00etan). Sarrerak Pabellón 6en webgunean daude eskuragarri.


