Gipuzkoak Lourdes Iriondori emango dio Urrezko Domina haren heriotzaren 20. urteurrenean

  • Gipuzkoak Lourdes Iriondori emango dio Urrezko Domina haren heriotzaren 20. urteurrenean

  • Aitorpen ekitaldia abenduan egingo da, eta omenaldi hunkigarria eta berezia izango da, sortzaile eta irakasle urnietarraren familia eta ingurukoekin elkarlanean antolatua

Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937 – Urnieta, 2005) emango dio aurten, haren heriotzaren 20. urteurrenean. Ekitaldia abenduan egingo da, eta omenaldi hunkigarria eta berezia izango da, Aldundia omenduaren familiarekin eta gertukoekin elkarlanean prestatzen ari dena. Hain zuzen, foru erakundeak ematen duen hilondoko bigarren Urrezko Domina izango da hau, 2008an Mikel Laboa zenari eman ostean.

Irune Berasaluze foru bozeramaileak nabarmendu duenez, oraingo asteko Gobernu Kontseiluak onartutako errekonozimendu honen bidez "Lourdes Iriondok euskal kantagintzan eta haur literaturan egindako ekarpen aitzindaria aitortu nahi da, hala nola garaiko estereotipoak eta oztopoak gaindituz emakume sortzaileak euskal kulturaren erdigunean kokatzeko izan zuen adorea ere".

Era berean, bozeramaileak adierazi du Urrezko Dominaren bidez "Iriondok euskararen biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean egindako lan mamitsu eta berritzailea gaurkotzea, justizia egin, eta behar duen lekuan kokatzea" dela helburua, "gure Herriaren eta lurraldearen historian merezi duen tokia izan dezan".

Lourdes Iriondo kantagile, idazle eta irakaslea izan zen, eta Ez dok amairu mugimendu abangoardistaren sortzaile eta kideetako bat. Mugimendu horrek euskal kantagintza eraldatu eta euskal kulturaren susperraldian eragin handia izan zuen. Bere ahotsak eta irudiak –plazaren erdian emakume kantari bat, gitarra lagun zuela– arrasto sakona utzi zuen belaunaldi askotan. Bakarka, zein bikotekide zuen Xabier Leterekin batera ala beste hainbat artista handirekin, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan euskal herritarren memorian txertatuta geratu diren hainbat abesti sortu zituen, kontzientziak piztuz eta miresmena eraginez.

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 17
  • Gaia Musika