Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako bekak (2025)
Deialdi honen xedea da Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentu-ondarearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuetarako bekak emateko oinarri arautzaileak ezartzea. Bekak emateko, norgehiagokaren araubidea erabiliko da.
Aurrekontuko zuzkidura
40.000 €
Prestazio ekonomikoa
Oinarri arautzaile hauen arabera emandako beka bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 10.000,00 eurokoa izango da.
Ordainketa-modua
Emandako bekak bi zatitan ordainduko dira: lehenengo zatia, guztiaren % 50, beka onartzen den unean ordainduko da; eta, bigarrena, gainerako % 50a, ikerlana entregatu eta bekarekin egindako ikerketaren emaitza izango den azken-lanari jarraipena egiteko arduradunak lan hori onartu ondoren.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Irailak 16(e)tik 2025(e)ko Urriak 15(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaArtxibategiak eta Liburutegiak, Ondarea
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


