"Getxoarte" aire zabaleko pintura lehiaketa 2025
Parte-hartzaileak
Helduen kategoria bakarra ezartzen da, 18 urtetik aurrerakoa.
Teknika, estiloa eta gaia
Estiloa eta teknika libreak izango dira eta gaia Algorta eta Andra Mari auzoetako natura- eta hiri-paisaiak izango dira. Lanak aire zabalean egin beharko dira lehiaketaren egunean bertan.
Lekua eta data
Getxo Kulturak "Getxoarte" III. aire zabaleko pintura-lehiaketa antolatu du, 2025eko azaroaren 8an, Getxoko Algorta eta Andra Mari auzoetan.
Sariak
500 euroko sei sari.
Lehiaketan saritutako obra guztiekin egutegi bat egingo da, Getxo Kulturak 2026. urterako argitaratuko duena. Sariak saritutako lanaren ustiapen-eskubideak erostea ekarriko du, aipatu egutegian sartua izateko. Irudia egutegiaren eta Getxo Kulturaren sustapen- eta komunikazio-helburuetarako ere erabili ahal izango da.
Izena emateko epea eta modua
Azaroaren 6ra arte, getxoarte@getxo.eus posta elektronikoaren bidez.
Erregistro telematikoaren bidez, azaroaren 6ra arte.
Lehiaketaren egunean, Algortako Musika Eskolan, 9:00etatik 10:00etara, euskarria zigilatzen den unean.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Irailak 13(e)tik 2025(e)ko Azaroak 8(e)ra
- EntitateaGetxoko Udala
- AtalaGetxo Kultura
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraSorkuntza
- Harremanagetxoarte@getxo.eus
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


