"Genuinamente vasco" erakusketa izango da ikusgai Gasteizko Foru Plazan irailaren 1etik urriaren 2ra


Foru Plazan "Genuinamente vasco" erakusketa izango da urriaren 2ra arte, Cultura Inquieta komunitate sortzaileak antolatutako argazki-erakusketa da eta Euskadiren oinarri diren nortasuna, paisaiak, kultura eta pertsonak ezagutzeko gonbidapena egiten du.

Erakusketa honetan, argazkilari profesionalek zein Euskadi osoko zaleek hartzen dute parte, eta azken hilabeteotan haien irudiak partekatu dituzte #GenuinamenteVasco traolarekin. Hautatutako argazkiak beren kalitate artistikoagatik, emozionatzeko gaitasunagatik eta nortasun, paisaia, arkitektura edo egunerokotasuneko elementuak erretratatzeko duten benetakotasunagatik baloratu dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 11
  • Gaia Ikusizko arteak