"Euroeskualdeko Berrikuntza" proiektu-deialdia 2025
Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdeak martxan jarri du "Euroeskualdeko Berrikuntza" 2025 proiektuen deialdia, eta 2025eko irailaren 8tik urriaren 17ra bitartean egongo da zabalik.
400.000 euroko aurrekontuarekin, ekimen honek proiektuak eta eragileak bultzatu nahi ditu lehentasunezko esparru hauetan:
- Biozientziak, osasuna, zilar ekonomia
- Fabrikazio aurreratua, aeronautika, mugikortasun elektrikoa
- Nekazaritza elikagaien industria
- Energia berriztagarriak
- Eraikuntza jasangarria, basoa eta zura
- Sormen eta kultur industriak, ikus-entzunezkoak ere bai
Hautagaitzak webgunetik egiten dira.
Proiektu eramaileei laguntzeko, Euroeskualdeak gida bat argitaratu du, proiektua pentsatu edota eramatean sor daitezkeen galderei erantzuteko.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Irailak 8(e)tik 2025(e)ko Urriak 17(e)ra
- EntitateaAkitania Berria/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdea
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaIkus-entzunezkoa, Bestelakoak
- JardueraSorkuntza
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


