"Super Elfkinak" filma, EAEko zinema-aretoetan, Zinema Euskaraz programaren barruan
Super Elfkinak filma abuztuaren 14an (osteguna) estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film alemaniarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun zazpigarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Sinopsia
Helviren mundua hankaz gora jartzen da Bo-ren teknologia-adituen klanera batzen denean. Klanen arteko gatazka zaharrari eta emakume polizia temati bati aurre eginez, bere patua betetzeko borrokatuko du: Super Elfkin bihurtzea!
Emanaldiak
Filma hurrengo zinema-aretoetan proiektatuko da: Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem Alhondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), SADE Cines Príncipe (Donostia), Niessen (Errenteria) y Florida Zinemak (Gasteiz).
Horrez gain, laster beste zinema-areto hauetan ere proiektatzea aurreikusten da: Areria Aretoa (Lazkao), Zelai Arizti Aretoa (Zumarraga), Bastero (Andoain), Usurbe Antzokia (Beasain), Modelo Aretoa (Zarautz), Gurea Antzokia (Villabona), Latxartegi Aretoa (Legazpi) eta Oñatiko Zinema (Oñati).
Hurrengo estreinaldiak
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango dira Zinema Euskaraz programaren barruan: Sari nagusia: ziztu bizian (abuztuak 29), Capitán diente de sable (iraila), Supercharlie (urria) eta El tigre perdido (azaroa).


