Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan Lillian Hellman gidoilariari eskainitako atzerabegirakoak 16 film bilduko ditu

  • Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan Lillian Hellman gidoilariari eskainitako atzerabegirakoak 16 film bilduko ditu

  • María Adell, Hanna McGill eta Nuria Vidal ‘Lillian Hellman. Ficción, memoria y compromiso’ liburu monografikoaren egileak dira

Guztira, 1935etik 1999ra bitartean estreinatutako 16 film luzek osatuko dute Lillian Hellman gidoilari estatubatuarrari eskainitako Donostia Zinemaldiaren 73. edizioko atzerabegirakoa. Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak antolatu dute zikloa Filmoteca Españolarekin elkarlanean, eta Lillian Hellman. Ficción, memoria y compromiso liburu monografikoa argitaratuko dute. Egileak Maria Adell, Hannah McGill eta Nuria Vidal dira eta editore lanak Quim Casas kritikari eta Zinemaldiko Hautespen Batzordeko kideak egin ditu.

Liburua gaztelaniaz eta ingelesez argitaratuko da, eta Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak sustatutako bildumaren laugarrena da, Claude Sautet, Hiroshi Teshigahara eta Italiako polizia-zinemari eskainitakoen ondoren. Beste hainbeste egilek idatzitako hiru kapitulu autonomotan banatuta dago lana eta Hellmanen zinema-jarduera nabarmenean jartzen du arreta. Halere, honako gaiak ere jorratzen ditu: bere antzezlanaren analisia, bere memoria-liburu polemikoak, errealitatearen irudikapena, bere obra gehienaren substratu politikoa eta McCarthyren sorgin-ehizaren garaian egileak izan zuen posizionamendua.

Lillian Hellman (1905-1984) urte luzez izan da enigma erabatekoa. Bere obra misteriotsua izanagatik, askok aldarrikatu dute, batik bat alderdi zinematografikoa. Donostia Zinemaldiak bere lana gogoratu nahi du atzerabegirako honen bidez, eta Hellmanen obra zinematografiko guztia eskaini, funtsezkoa baita Hollywoodek joan den mendeko 30eko hamarkadatik 60kora izandako bilakaera estilistiko, tematiko eta ideologikoak ulertzeko.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbuztuak 7
  • Gaia Ikus-entzunezkoa