"Lasarte-Oria zure objektiboan" lehiaketa 2026ko udal egutegia ilustratzeko

Lasarte-Oriako Udalak "Lasarte-Oria zure objektiboan" argazki lehiaketaren hirugarren edizioa aurkezten du, 2026ko udal egutegiaren diseinuan herritarrak inplikatzea helburu duen ekimena.

Lehiaketa Lasarte-Orian erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta kamera edo mugikor baten bidez, herriaren esentzia atzematea du helburu: txoko bereziak, eguneroko uneak edo bertako bizitzaren eszena adierazgarriak. Aukeratutako irudiek udal egutegiaren hamabi hilabeteak ilustratuko dituzte, azalaz gain.

Pertsona bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, horizontalean eta bereizmen handian. Parte hartzeko epea 2025eko urriaren 24ra arte egongo da zabalik. Irudiek aurretik argitaratu gabeak izan beharko dute.

Irudiaren tokiko esparruko adituek osatutako epaimahai batek 12 argazki onenak aukeratuko ditu, eta bakoitzak 100 euroko saria jasoko du herriko dendetan kontsumitzeko erosketa-txarteletan. Portadarako aukeratutako argazkiak 50 euroko sari gehigarria lortuko du.

Lehiaketaren oinarriak


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Abuztuak 4(e)tik 2025(e)ko Urriak 24(e)ra
  • EntitateaLasarte-Oriako Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza, Sustapena eta zabalkundea
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.