She Makes Noise jaialdiak "Oihuka" aurkezten du Bianca Scout, Adelaida eta Ivonne Villamil-ekin
- Madrilen bere hamargarren edizioa burutu ondoren, aurten She Makes Noise Jaialdiak edizio berezi bat antolatu du Kutxa Fundazioarekin honek Donostiako Tabakaleran duen egoitzan, arreta jarrita ekoizpen elektroniko, soinu-ikerketa eta performancearen barruan hiru artista berrirengan
Gaur egungo musika elektronikoan eta ikus-entzunezkoan emakume eta pertsona ez-binarioak ikusaraztea eta horiei leku ematea helburu duen proiektu eta jaialdia da She Makes Noise. Oraingo honetan, Donostiako Tabakaleran Kutxa Fundazioaren esparruan, artista berrien lana ezagutaraztean jarri nahi izan dugu ardatza, eta ekoizpen elektronikoa ahots-esperimentazioarekin batzean. Horretarako, programa askotariko eta inklusiboa diseinatu dugu, ukitu futuristekin, non eszenan dagoen gorputzaren presentziak eta performatibitateak garrantzi berezia hartzen duten.
Jarduerak "Oihuka" goitizena darama, tradizioz ikusezinak diren lan eta artista horiek ezagutarazteko aldarria eginez. Programak nazioarteko hiru jarduera ditu, gure lurraldearekiko loturak ahaztu gabe.


