Amaia Carrere, "Nekatoenea/Hugoenea" literatura sorkuntza egonaldiaren irabazle

  • Amaia Carrere,
    ©Lorentxa Saragueta (iturria: EKE)

Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskaintzeko. Hirugarren urtez, egonaldia beste hilabete batez luzatuko da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean. 2025eko egonaldiarentzat hautatua izan den Amaia Carrere (Baiona, 1997), marrazkilari, ilustratzaile eta komiki egile bezala ezagutua da.

Aurtengo euskarazko literatura sorkuntza egonaldien helburua da XVII. mendeko sorginkeria, sinesmenak eta tradizioak testuinguru gisa hartuta, garai eta gai haien berrirakurketa bat idaztea.

Euskal mitologia aipatzeko, Amaia Carrerek abentura moduko komiki bat proposatzen du, mitologiaren kodeak berreskuratzen dituena. Komiki pedagogiko bat izan daiteke ere, umorearekin eta ongi dokumentatua, pertsonaien jatorria eta zer sinbolizatzen duten kondatzen duena. Horrela, euskal mitologia hobeki ezagutaraziz, haur eta nerabeei zuzendu proposamen honek, euskal kulturaren parte hori hobeki ulertzeko gakoak eskainiko lituzke.

Jarraitu irakurtzen

www.eke.eus

  • DataUztailak 17
  • Gaia Literatura