Musika berriena, euskaldunen presentzia handiarekin, protagonista izango da Bilboko Aste Nagusian Abandoibarrako eta Europa parkeko agertokietan

  • Musika berriena, euskaldunen presentzia handiarekin, protagonista izango da Bilboko Aste Nagusian Abandoibarrako eta Europa parkeko agertokietan

  • Abuztuaren 16tik 23ra bitartean, larunbatetik larunbatera, Abandoibarrako agertokitik Kai Nakai, Janus Lester eta Dupla, Coque Malla, Sorotan Bele eta Udal Banda, Mocedades BOSekin batera, Alcalá Norte, Shinova eta Linaje igaroko dira
  • Abuztuaren 20tik 23ra bitartean, asteazkenetik larunbatera, Europa parkeak hartuko ditu Rozalén eta Gatiburen emanaldiak, eta baita Los 40 Sessions Aste Nagusia eta DJ Megastar FM ikuskizunak ere, DJ eta artista nabarmenekin, hala nola Nils Van Zandt, Chema Rivas, Kuve eta J Kabello

Pop-rocka eta musika berriena, euskaldunen presentzia handiarekin, protagonista izango dira berriz ere, Aste Nagusian, Abandoibarrako eta Europa parkeko eszenatokietan. Bilboko Udalak gaur eman du ezagutzera, prentsaurrekoan, jaietako musika-programazioko bi eszenatoki nagusien kontzertu guztiak.

Berdintasuneko eta Jaietako Zinegotziak, Itziar Urtasunek, espazio horretan entzun ahal izango den musikaren xehetasun guztiak azaldu ditu. Berarekin batera egon dira Gabriel de la Rosa eta Erlantz Prieto, SHINOVA taldearen kideak, eta Jokin Pinatxo, JANUS LESTER taldearen kidea. Aste Nagusiaren hurrengo edizioan milaka pertsona dantzan eta kantuan jarriko dituzten bertoko taldeetako batzuk dira hauek.

Aste Nagusiko musika programazioaren inguruan, Itziar Urtasunek ohartarazi du "gure agertokietan ikusiko duzuen artisten hautaketa" ez dela "kasualitatea", eta zehaztu du "mimoz bilatu dugula publikoari gustatzen zaionaren eta eskaini nahi dugunaren arteko oreka, hiri ireki, plural, irisgarri eta askotarikoa garen heinean. Zein artista ari diren biran erreparatzen dugu, Euskadin emanaldiak eskaini ditzaketenak, eta Bilboko herritarrek gustuko izan ditzaketen nobedade horiek saiatzen gara aurkezten gure eszenatokietan".

Gainera, Aste Nagusiko kartel musikala diseinatzeko kontuan hartzen diren irizpideetako batzuk zeintzuk diren azaldu ditu: "Udalak musika-programazio berdinzale eta euskaldunaren aldeko apustua egiten du: emakumeak agertokian; euskararen presentzia; bertoko artistak, euskaldunak, finkatuak eta sortzen ari direnak, eta publiko guztien arreta erakarriko duten estiloak". Laburbilduz, Aste Nagusiak aurkezten du "askotariko programazioa, zaindua eta aire zabalean, koadrilan, familian, bikotean edo bakarrik gozatzeko pentsatuta...". Hori guztia, "esperientzia seguruak, eskuragarriak, kalitatezkoak eta ahalik eta girorik onenarekin" izan daitezela, adierazi du zinegotziak.

Premisa horiekin, abuztuaren 16tik 23ra bitartean, larunbatetik hurrengo larunbatera, Abandoibarrako agertokira igoko diren taldeak izango dira Kai Nakai; Janus LesterDuplarekin batera; Coque Malla; Sorotan Bele, Udal Bandarekin bateraMocedades BOSekin batera; Alcalá NorteShinova-murgilduta dauden birako kontzertu ireki bakarra Bizkaiko hiriburuan eskainiko duena- eta Linaje.

Europa parkeak, bere aldetik, abuztuaren 20tik (asteazkena) 23ra (larunbata) bitartean, hartuko ditu Rozalén eta Gatiburen emanaldiak, eta baita Los 40 Sessions Aste Nagusia eta DJ Megastar FM ikuskizunak ereDJ eta artista nabarmenekin, hala nola Nils Van Zandt, Chema RivasKuve eta J Kabello.

Abandoibarrako eta Europa parkeko agertokiak, Aste Nagusiko gauetan protagonistak, jaietako 9 egunetan estilo eta gustu guztientzako musika entzungo den 8 guneetako bi dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 14
  • Gaia Musika