Kobetamendik amaitutzat eman ditu hiru egun ahaztezin, begirada 2026an jarrita, Bilbao BBK Liveren 20. urteurrenean

  • Kobetamendik amaitutzat eman ditu hiru egun ahaztezin, begirada 2026an jarrita, Bilbao BBK Liveren 20. urteurrenean
    Argazkia: Sergio Albert (iturria: Bilbao BBK Live)

  • 115.000 pertsona baino gehiagok gozatu dute jaialdiaren aurtengo edizioko kontzertuez, larunbata izanik egun jendetsuena
  • Kylie Minoguek Kobetamendi konkistatu du emozioz eta oroitzeko moduko momentuz betetako azken jardunaldian
  • Jaialdia bueltan izango da 2026an, eta uztailaren 9, 10 eta 11n egingo da, beti bezala, Kobetamendin

Bilbao BBK Live jaialdiak gaur itxi du bere hemeretzigarren edizioa, hiru eguneko ospakizunarekin. Beste behin ere, Kobetamendi lurralde partekatu bihurtu da, non musika, natura eta komunitatea esperientzia errepikaezin batean elkartu diren. Estilo eta ahots guztiei irekita dagoen jaialdi honek lehen mailako programazioa eskaini du, eta 50 herrialde baino gehiagotatik etorritako 115.000 lagunetik gora bildu ditu. Gainera, belaunaldi-erreleboa azpimarratzekoa da: batez besteko adina 34 urtetik 32 urtera jaitsi da, gero eta publiko gazteago eta anitzagoa finkatuz bai Kobetamendin, bai Bereziak programazioan ere.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 13
  • Gaia Musika