'The Folk Faces' argitalpenak bost kontinenteetako folklorearen "aurpegiak eta arimak" bildu ditu
- 'The Folk Faces' liburuak 65 argazkitan laburbiltzen du Asier Bastidak 15 urtez dokumentazio grafikoa osatzeko egindako lan itzela; bost kontinenteetako 800 pertsona baino gehiago jaso ditu argazki horietan
Asier Bastida argazkilariak azken 15 urteetan Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian egindako lanaren lagin bat bildu du 'The Folk Faces' argitalpenean: herriaren tradizioetan, folklorean txertatuta dagoen arima, herri-nortasunaren gaineko harrotasuna erakusten duten begiradak dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako argitalpenak azken urteetan Portugaleteko Folklore Jaialdian parte hartu duten 36 herrialdetako artisten 65 erretratu biltzen ditu; 55 banakakoak dira, eta 10, taldekoak.


