Donostia Kulturak 600 ikastaro baino gehiagoren matrikulazio-epea irekiko du irailaren 8an eta 22an

  • Donostia Kulturak 600 ikastaro baino gehiagoren matrikulazio-epea irekiko du irailaren 8an eta 22an

Donostia Kulturak 2025-2026 ikasturterako prestakuntza-eskaintza aurkeztu du. 603 ikastaro (567 helduentzat eta 36 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian.

Matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroen matrikulazioa irailaren 8an 16:00etan hasiko da, irailaren 18ra arte, eta gaztelaniazkoena, irailaren 22tik urriaren 5era. Webgune honetan eta edozein kultur etxetan eman ahalko da izena.

Ikastaro eskaintza

Ikastaro guztien informazioa Donostia Kulturako webgunean dago. Eskaintza pdf formatuan ere kontsulta daiteke. Kultur etxeetan paperean izango da abuztuaren amaieran.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 8
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Bestelakoak