Dena prest Bilbao BBK Live jaialdiaren aurtengo edizioan 100 artista baino gehiago biltzeko
- Kylie Minogue, Pulp, Kaytranada, Damiano David, Bad Gyal, Raye, Carolina Durante, Nathy Peluso, Michael Kiwanuka, Ca7riel, Paco Amoroso eta, guztira, 100 artista baino gehiago arituko dira, zuzen-zuzenean, Bilbo nazioarteko kulturaren epizentroan kokatzen duen jaialdiaren aurtengo edizioan
- Bereziak kontzertuak doan eta guztiontzako modukoak izaten dira, eta aurten Raya Diplomática, Sanguijuelas del Guadiana, Sr. Chinarro, Grande Amore, Dano eta beste talde asko igoko dira hiriaren erdialdean kokatuko diren 4 agertokietara. Ordutegiei, garraioari eta eskumuturrekoak jasotzeari buruzko informazio guztia kontsulta daiteke jada jaialdiaren webgunean
- Duela hainbat urtetatik hona ohikoa izaten ari denez, Bilboko Udalak eta jaialdiak bat egiten dute eraso sexisten aurka, 'NO ES NO... EZ BETI DA EZ' kanpaina bultzatuta
Bilbao BBK Live jaialdian prest dago dena ostegun honetan 2025eko edizioari hasiera emateko, uztailaren 10ean, 11n eta 12an izango baita aurten. 100 artista baino gehiago arituko dira hiriaren eta mendiaren tartean kokatutako agertokietan. Itzal handiko artisten zuzeneko kontzertuak ikusi eta entzun ahal izango ditugu zuzenean Kobetamendiko natura-inguruan, hala nola Kylie Minogue, Pulp, Kaytranada, Damiano David, Bad Gyal, Raye, Carolina Durante, Nathy Peluso, Michael Kiwanuka eta Ca7riel y Paco Amoroso.
Bilbao BBK Live jaialdiaren edizio honetan, esperientzia kolektiboa, ingurunearekiko konexioa eta irekitze artistikoa izango dira, berriro ere, proposamenaren ardatz nagusi, hiru egunez esperientzia sinestezina bizitzea bermatzeko osagai guzti-guztiak biltzen dituen nazioarteko jaialdia izanik.
BILBAO BBK LIVE KOBETAMENDIN
Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen egunean, lehen aldiz etorriko da Kobetamendira Pulp taldea, britpoparen enblema. Jarraian, Kaytranadaren house eta R&B fusio sofistikatua izango dugu, baita autore garaikideen musikagintzan erreferente den Michael Kiwanuka ere. Egun berean, BICEP eta bere CHROMA (AV DJ set) ikus-entzunezko ikuskizunaz, eta Ca7riel y Paco Amoroso eta haien Papota EP probokatzaileaz gozatzeko aukera izango dugu. Eguna osatuko duten artistak izango dira Japanese Breakfast, Judeline, Maria Arnal, Hinds, English Teacher, Cala Vento, pablopablo, Eider Saez, Wunderhouse, Hofe, Tatta & Denso eta Mirua. Gainera, Johnnie Walker agertokian GORRIA estreinatuko da Nítido Club, Manuka Honey eta Merca Bae-rekin, club globala nagusi izango den gauean.
Bilbao BBK Live jaialdiko bigarren egunean emakumeen presentzia eta zuzeneko ahaztezinak nabarmenduko dira, Raye, Bad Gyal, Amaia eta Amyl & The Sniffers izanik protagonista. KNEECAP taldekoek rap borrokalaria eskainiko dute ikuspuntu politiko batetik, eta Polo & Pan eta Orbitalekin musika elektronikoa nagusituko da. Jessica Pratt, Jalen Ngonda, Obongjayar eta Sofie Royer musikariek intentsitatea eta edertasuna ekarriko dizkigute erregistro intimoagoetatik. Rusowskyk DAISY aurkeztuko du, eta Carlos Ares La Boca del Lobo diskoarekin etorriko da; urteko disko garrantzitsuenetako bi direla esan dezakegu. Julieta, Abhir, Baiuca, Sal del Coche eta Xsakara artistekin osatuko da ostirala eta, eguna bukatzeko, GORRIAn JUGO3000, Drummie, Kinara eta Nusar3000 arituko dira.
Jaialdiko azken egunean bi emakume handi izango ditugu: Bilbora lehen aldiz datorren Kylie Minogue, Tension II lanarekin, eta Nathy Peluso, zuzeneko emanaldi txundigarriarekin eta GRASA lan berriarekin. Måneskin taldearekin ibili ostean, Damiano David bakarlari gisa dator Funny Little Fears lehen diskoa aurkeztera. Sparks eta Hidrogenesse agertoki berean arituko dira pop performatiboari belaunaldiarteko omenaldia egiteko. Gorabeherak gaindituta, Carolina Durante gogotsu igoko dira taula gainera, eta Fat Dog eta Viva Belgrado taldeekin gitarra-doinuak izango dira nagusi. Azken eguneko kartela osatzeko, The Blessed Madonnaren itxiera inklusiboa, L’Impératriceren pop dotorea, Makaya McCravenen soinu-arakatzeak, Heartworms, Alice Phoebe Lou, Sidonie, Amateur, Malko eta Janus Lester aipatuko ditugu. GORRIAri dagokionez, EN1GMA, Fukcnormal, Mina Galán eta OLVIDO arituko dira azken gauean, askatasun elektroniko osoz.


