Must +Pro 2025: showcase-etan parte hartzeko deialdia

  • Must +Pro 2025: showcase-etan parte hartzeko deialdia

Musika Bulegoak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, Must +Pro Euskal Herriko musika sektorearen topagune profesional berriaren lehen edizioko showcase-etako musika proposamenak hautatzeko deialdia ireki du.

Ekitaldia 2025eko irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da, Tabakaleran (Donostia), eta sektorea bultzatzeko jarduera-programa bat izango du. Hautatutako hamar artista edo taldek beren musika-proiektua industriako profesionalen eta publiko orokorraren aurrean erakusteko aukera izango dute Kutxa Fundazioa Kluban.

Estilo guztietako proposamenak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta gutxienez 30 minutuko musika originala badute, 2025ean eta 2026an bira egiteko prest badaude eta ezarritako baldintza tekniko eta fiskalak betetzen badituzte.

Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 29an amaituko da, 23:59an.

Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.

Izena emateko formularioa

Informazio gehiagorako: proiektuak@musikabulegoa.eus

Deialdiaren oinarriak (PDF - 162 KB)


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Uztailak 7(e)tik 2025(e)ko Uztailak 29(e)ra
  • EntitateaMusika Bulegoa, Kutxa Fundazioa
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraErakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.