L.A.B. Trio banda alemaniarra irabazle, Getxo Jazzeko 2025eko Talde Lehiaketan

  • L.A.B. Trio banda alemaniarra irabazle, Getxo Jazzeko 2025eko Talde Lehiaketan

  • César Vidal & Artikulation Band boskoteak eskuratu du bigarren saria eta David Guerreiro IMB Special 4tet bandako kontrabaxu-jotzailea izendatu dute bakarlaririk onena

L.A.B. TRIO banda alemaniarrak irabazi du Getxoko 48. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. César Vidal & Artikulation Band taldeak, berriz, bigarren saria eskuratu du eta IMB Special 4tet-eeko kontrabaxu-jotzaileak, David Guerreirok, bakarlari onenari emandako saria jaso du aurten. Irabazleak gaur, uztailak 6, arituko dira berriro ere, Dave Douglas Quartet-en aurretik, Muxikebarrin, 21:00etan.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 6
  • Gaia Musika