Paperetik pogora: Euskal Rock Erradikala berriro agertoki gainean, "Fiesta y Rebeldía" liburuaren arrakasta ospatzeko bi kontzerturekin
- Anari, Belako, Gailu, Joseba Irazoki eta lagunak, Kiliki, Silitia eta La Txama taldeek parte hartuko dute "Fiesta y Rebeldía Gaua" ekitaldian
- 2025eko urriaren 24an Iruñeko Zentral aretoan eta urriaren 25ean Bilboko Urban Hall Euskalduna aretoan
- Sarrerak uztailaren 7an, astelehenean, jarriko dira salgai, 10:00etan
Liburua festa bihurtu da. Horixe ari da gertatzen Fiesta y rebeldía. Historia oral del rock radical vasco liburuarekin: belaunaldi oso bat markatu zuen fenomeno musikal, politiko eta sozialaren behin betiko kronika. Liburuak argitaletxeak argitaratu du Javier "Jerry" Corral bilbotar musika-kritikariaren liburua, eta argi dago interes handia sorrarazi duela argitalpenak, 2.500 kopia baino gehiago saldu baitira jada; orain, zuzeneko musika bihurtuko da.
Urriaren 24an eta 25ean, bi kontzertu paregabe izango dira Iruñean (Zentral) eta Bilbon (Urban Hall Euskalduna); izan ere, egungo euskal musikaren eszenan zeresan handia duten ahotsak bilduko dira Euskal Rock Erradikalari belaunaldiarteko anti-omenaldi bat egiteko: Fiesta y Rebeldía Gaua. Sarrerak uztailaren 7an, astelehenean, jarriko dira salgai, 10:00etan, lasttour.org webgunean. Ekimenaren bultzatzaile dira Last Tour eta Liburuak argitaletxea, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ez ezik, Laboral Kutxaren babesa ere badu.


