Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok bere diseinu eta sormen ekosisteka erakutsiko du This is Basque Design Merkatuaren edizio berri batean

  • Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok bere diseinu eta sormen ekosisteka erakutsiko du This is Basque Design Merkatuaren edizio berri batean

  • DendAZen dagoen diseinu-komunitateak uztailaren 11, 12 eta 13an erakutsiko ditu bere proiektuak eta produktuak Kulturen Atarian, bere prozesuak partekatuz publiko ezberdinentzako topaketa eta tailerren bidez
  • Chiharu Shiota artistaren My House is Your House erakusketa da Zentroak udako hilabeteetarako egin duen proposamenaren burua
  • Uztailean eta abuztuan eraikina eta hiria ikuspegi artistiko batetik ezagutzeko proposamenak nabarmentzen dira

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak This is Basque Design Merkatua antolatu du Kulturen Atarian uztailaren 11, 12 eta 13an. Hitzordua dendAZen atzean dagoen proiektu pertsonala eta profesionala ezagutzeko aukera bat da. This is Basque Design, Azkunaren tokiko diseinua bultzatzeko erreferentziazko proiektua, zentroko dendan gauzatzen dena.

Gune honetan Zentroko diseinu-komunitatea osatzen duten hogeita hamar sortzaileen produktuak aurki daitezke. Berrikuntza eta esperimentazio artistikoaren aldeko apustua egiten duen ekoizpen lokala, artisaua eta kalitatezkoa, ikuspegi ekologikotik.

Moda, bitxigintza, dekorazioa, osagarriak, jostailuak, liburuak, ilustrazioak, papergintza… Era askotako produktuak, langintza ulertzeko modu bera dutenak, hain zuzen, bertako diseinua, kalitatea, artisautza eta iraunkortasuna.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 3
  • Gaia Bestelakoak, Diseinua